www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Kastitataren beharraz

 

HAMABIGARREN KAPITULUA

 

        Kastitatea da bertuteen lilia, edo Andre Dana Maria arrosa; hark egitentu gizonak kasik Angeruen berdin, ezta deus ederrik garbitasunaz baizen eta gizonen garbitasuna da kastiatea. Kastitateari daritzo ohoreztasuna, eta kastitatea dadukanaz erraiten da, ohorea duela. Kastitateak izena du, osotasuna, eta haren kontrakoak izengoitia du, galdura. Hitz batez, bere loria guziz du beregain, zeren hura baita arimako eta gorputzeko bertute ederra eta xuria.

        Ezta nihoiz ere sori gorputzez plazer itsusirik hartzea, nola ere nahi den, behar legezko ezkontzan baizen; zein ezkontzako saindutasunek zuzenezko ontasun orde batez konpli ahal baitezake gorputzari heldu zaion eskasia hartzen duen atsegiñean. Hala ere ezkontzan berean intenzionezko ohoreztasuna begiratu behar da, arren gertatzen bada eder ezten gauzarik gorputzak hatzen duen atsegintasunean, ohoreztasunik baizen eztadin aurkhi atseginari lotzen zaion borondatean.

        Bihotz kastoa da perla-ama bezala, nihondik ere zerutik baizen ur xortik ezin har dezakeiena: zeren bihotz kastoak ezin har dezake plazerik, zeruak ordenatu duen ezkontzakoa baizen hartaz kanpoan ezta nihor zilhegi halako gauzarik gogoan erabiltera gogoramendu atsegintsu, borondatezko eta luzarozko batez.

        Bertute hunetarako lehen graduaz bezanbatean, begirazaite, Filothea, debekatuzko atsegintasun suerterik utsetik sartzera, nolakoak baitira ezkontzatik kanpoan hartzen direnak, edo ezkontza berean ere, ezkontzako legearen kontra hartzen direnean.

        Bigarrenaz bezanbat, aparta zaite ahal bezain urrun, ezdeusetako eta alfer diren plazeretarik, zilhegi zarelarik hekin hartzera, eta bere sori direlarik.

        Hirurgarrenaz bezanbatean, eztaduzazula gogoa manatuak eta ordenatuak direna plazeretan. Zeren premiazko atseginak, erran nahi da, ezkontza sainduaren xedera eta intenzionera behatzen dutenak segitu behar direlarik, badarik bihotza eta gogoa eztira nihoiz ere hetan amarratu behar.

        Gainerakoan, nor nahik bertute hunen behar handia du. Alhargundurik daudenek behar dute kastitate bihotzdun eta sendo bat iduki, ez xoilki begietaratzen eta begietarako zaizten gauzen arbuiatzeko, bainan oraino ezkontza zilhegiki hartu zituzten plazerek burura ekhar detzaketen gogoramenduen kontra iarteko, zeren hargatik pitzkorragoak baitira beitha itsusietara. Hunen gatik San Agustino miretsirik dago bere Alipio maitearen garbitasunaz; ikusirik osoki ahantzi zeizkola haragizko plazerak eta arbuiatu zituela, batzutan hek frogatu zituelarik bere adin gaztean. ETa egiaz, fruituak oso direino begira ditezke, batak lastoaren gainean, bertzeak harean barrena, eta bertzeak bere ostopean: baina behin pikatuz edo idekiz gero, ezin kasik begira ditezke eztiz eta asukrez konfituraturik baizen. Halaber, oraino zaurtu eta hautsi ezten kastitatea, hainitz moldez begira diteke: baina behin edekiz gerostik, hura deusek ezin begira diro beregaineko debozione batek baizen, zein debozione, maiz erran dudan bezala, espirituen egiazko eztia eta asukrea baita.

        Birjinek kastitate paregabeki sinple eta minbera baten beharra dute, nahi diren pensamendu kuriosen desterratzeko bere bihotzetik, eta mesprezio soz plazer lizun suerte guzien mesprezatzeko; hala ere plazer hek eztute merezi gizonak hetaz guthizia ditezin, halaz eta astoak eta urdeak hetara geiago direnaz gerostik. Beraz arima garbi hek begira bitez sekulan duda egitetik kastitatea konparaziongaki hobea ezpaliz bezala, kastitatearekin ezin dagokeien guzia baino. Ezen San Hieronimo handiak dioen bezala, etsaiak bortitzki ertxatzen tu birjinak haragizko plazeren frogatzeko guthiziara, gogoan erraiten derauela neurrigabeki plazersuago eta gozoago direla, diren baino; eta halakotz hainitzetan hagitz nahasten dira bere baitan, uste duteino, dio saindu hark, eztakitena eztiago dela dutena baino. Zeren nola pinpirina, argia ikusirik, kurioski baitabilko helgaldaka inguruz inguru frogatzea gatik, ea eder den bezain ezti eta gozo ere denz, eta nola uste hartaz eramanik ezpaita gelditzen, non ezten galtzen lehen froga aldian: manera berean haragiaren pitzturetan plazerik delako uste falsoak eta erhoak hainitzetan hala daramatza jende gazteak, non hainitz gogoratze kuriosen ondoan, azkenean baitoaz hetan bere buruaren galtzera, hortan erhoago izanen pinpirinak baino, zeren pinpirinek zenbait okasione dute uste izaiteko sua dela plazersu, hain eder denaz gero: ordea, jende gasteek dakitelarik, bilhatzen duten hura bera neurrigabeki lizuna dela, badarik ere prezatzenago dute hartarik har diteken atsegintasuna abrezkoa eta erhoa.

        Bainan ezkonduez bezanbatean, gauza segura da, eta bizkitartean jende komunak ezin gogora dezakeiena, kastitatea premia handizko dela hekintzat: zeren ezkonduak kasto izaitekotz, ezta aditzen haragizko plazerez osoki gabetuko direla, baina plazeren artean neurri idukiko dutela. Bada nola manamendu hau, haserra zaitezte eta eztagizuela bekhatu, ene ustez gaitzagoa baita, hau den baino etzaiteztela bat ere haserra, eta errazago baita kolerari bidearen ebakitea, ezen ez hari neurri emaitea: halaber errazago da haragizko atseginetarik osoki begiratzea, hetaz neurriz baliatzea baino. Egia da ezkontzako zilhegitasun sainduak indar partikular bat duela guthiziazko suaren iraungitzeko eta hiltzeko, baina konturik eztiteke egin plazer hetaz gozatzen direnetarik zenbat iragaiten diren zilhegitasunetik neurrigabetasunera, eta usanzatik soberaniara. Eta ikusten dugun bezala, hainitz aberatzek ebatsten dutela, ez beharrez, bainan abariziaz; orobat ikusten dugu hainitz ezkonduk lizunki darabillatela bere burua egon nahigabe, eta lizundu nahi hutsez, begien aitzinean dutelarik hek iduki behar, eta iduki letzaken legearen arauerako laguna; hekin guthiziadura baitoa huna hara, nihon ere pausatu gabe, xixpiltzen dabillan haizeak erabillirikako sua bezala. Bethi gauza perillosa da edar bortitzak hartzea, zeren nihork hetarik hartzen badu behar baino geiago, edo ongi preparatuak ezpadira, hainitz kalte ere hartuko du. Ezkontza benedikatu eta partez ordenatu izan da haragizko guthiziaren erremediotzat, eta dudagaberik guziz erremedio ona da, halarik ere bortitza, eta halakotz perillosa, zuhurki hartzen ezpada.

        Geiago diot, bertze alde direla eritasun luzeak, munduko egitekoek, hainitz manerazkorik izanez, maiz urruntzen dituztela senharrak bere emaztetarik. Hargatik ezkonduek bi kastitate suerte behar tuzte, bat, osoki egoiteko haragiaren mugidari iarraiki gabe, elkhar ganik urrun direnean, orai erran ditudan okasionetan: eta bertzea, ezkontzaz neurriz baliatzeko elkharrekin direnean bere ohiko tratuan. Egiaz Santa Katalina Sienekoak hainitz arima ikusi zituen danatuen artean garratzki penaturik eta erabillirik, zeren ezkontzako saindutasuna hautsi eta lizundu baitzuten: eta hori gertatu zen, zioen Andre saindu hark, ez zeren bekhatu hura handia zen, iakinik hiltzekak, eta Iainkoaren kontrako burhoak handiago direla, ordea zeren ezkontzako legearen kontra bekhatu dagitenek ezpaitadukate hartaz konturik, bekhatu ezpaliz bezala, eta halatan denbora luzez hartan baitaude.

        Badakusazu beraz jende suerte guziek kastitatearen beharra dutela. Zarraizkote guziekiko bakeari, dio Apostoluak, eta saindutasunari, zeina gabe nihork ezpaitu Iainkoa ikusiko. Bada saindutasunaren hitzaz aditzen du kastitatea, San Hieronimok eta San Krisostomok erakusi duten bezala. Ez, Filothea, eztu nihork Iainkoa ikusiko, kastitatea ezpadu, ezta nihor sartuko haren palazio sainduan, bihotzez garbia ezpada, eta Salbatzailleak berak dioen bezala, ozarrak eta lizunzaleak handik desterratuko dira, eta doatsu dira bihotzez garbiak, zeren hek ikusiko dute Iainkoa.

 

aurrekoa hurrengoa