www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Debozionea dagotela jende-thaillu guziei,
zer ere ofizio eta estatu duten

 

HIRURGARREN KAPITULUA

 

        Iainkoak mundua kreatu, eta bere parte guziez konplitu zuenean, manatu zituen landareak, eta belhar suerte guziak, iasan zezatela, zeinek bere motharen araberako fruitua; hala ere manatzentu giristinoak, zeinak baitira Elizaren landare biziak, ekar dezatela debozioneko fruitu, zeinek bere ofizioaren eta eztatuaren eredura. Debozioneari bertzela iarraiki behar zaio Aitonen Semea, eta bertzela ofizialea, langillea eta mutilla; bertzela Prinzea, eta bertzela emakume alharguna, ezkongaia edo ezkondua; eta ez hori xoilki, bainan debozionezko obretan ere, behatu behar da batbederaren indarretara, egitekoetara, eta eginbidetara. Othoi, Filothea, arrazoin othe lizate, Ipizpikuak nahi balu gelan egon gorderik, Kartrusak bezala? eta ezkonduek nahi ezpalute deus ere bildu, Kapuzinek baino geiago? ofizialeak iragan baleza eguna Elizan, fraideak bezala? eta fraidek sar baleza burua inkontru eta egiteko suerte guzietan lagunaren serbitzuko, Ipizpikuak bezala? Debozione hura ez othe lizate irrigarria, erreglatik ilkia, eta ezin pairatuzkoa? Badarik ere falta hura maiz gertatzen da, eta munduak, nola ezpaitu emaiten, edo ezpaitu eman nahi diferenziarik debozionearen eta bere burua debot daukatenen indiskrezionearen artean, badarasa, eta debozionea gaizki aipatzen du, faltarik eztuelarik desordenu hetaz.

        Ez, ez, Filothea, debozioneak eztu deus ere gaizkitzen, egiazkoa denean; aitzitik den guzia konplitzen du, eta noiz ere nohori dagokan ofizioaren kontra iarten eta hari baita, duda gaberik, falsoa da. Erleak, dio Aristotek, eedoskitzen du bere eztia loretarik, hei kalterik egin gabe, osorik eta freskorik utzten dituela, kausitu dituen bezala: bainan egiazko debozioneak hobeki egiten du oraino. ezen, ez xoilki eztu gaixtatzen, ez ofiziorik, ez egitekorik bat ere, aitzitik ordenatzentu eta ederkitzen. Harri preziatu suerte guziak eztian barrena emanik, hartarik athera direnean, distiatzenago dute, zeinek bere kolorearen arauera: hala ere bere ofizioari ederkiago lotzen zaio, eta gogotikago hari da nihor, hartzen duenean debozionea lagun. Etxeko mainada baketiago da, senhar-emaztearen arteko amudioa garbiago, Prinzeari zor zaion serbitzua fidelago eta egiteko suerte guziak eztiago eta gogarakoago dira.

        Enganamendua da, bai eta fedearen kontrako puntua, bizitze debotaren deserratzea soldaduen artetik, ofizialeen botiketarik Prinzeen kortetik, jende ezkonduen etxetik. Egia da, Filothea, kontenplazione hutsera emana den debozionea, ermitauei eta fraidei dagotena, eztagokeiela tratu hetan: bainan hirur debozione suerte hek bertze alde direla, badira hainitz bertze suertetako, munduko estatuetan dabiltzanei prefekzionearen emaiteko onak. Abraham, Isaak, Iakob, Dabid, Iob, Tobias, Sara, Errebeka eta Iudith lekuko dira Lege zaharraren liburuetan; eta Lege berrian Sain Iosef, Lidia ea S. Krispino, bere botiketan xoil debot izan ziren; Santa Ana, Santa Monika, Akila, Priszila, bere etxeko filden artean; Kornelio, San Sebastiano, San Maurizio armen eta gerlateen artean. Konstantino, Helena, Sain Luis, Amadeo doatsua, Sain Eduard bere tronuetan. Bai eta gertatu da, hainitzek galdu dutela prefekzionea bakarrik eta jendetarik apartaturik egonez, bakar-lekuak haindesiratzekoak direlarik prefekzionearen ardietsteko, eta hura begiratu dutela jendeen artean ibilliz, dirudielarik munduko abarrotsak hain guti faboratzen duela prefekzionea. Loth, dio Sain Gregorio, kasto eta garbi izan zen hirian zebillala, eta handik ilkirik, bera bakarrik zegoela lizundu zen. non ere baigara, prefekzionea ardiets dezakegu, eta gogoa hartara behar dugu etxatu.

 

aurrekoa hurrengoa