www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Konklusioneaz eta flokha espiritualaz

 

ZAZPIGARREN KAPITULUA

 

        Finean Meditazionea zerratu behar da ahalik humilkiena egin behar diren hirur akzionez. Lehena da, Iainkoari eskerren emaitea eman derauskigun afekzioneak, eta erresoluzioneak gatik, eta Meditazioneko misterioan agertu zaizun haren ontasuna eta miserikordia gatik. Bigarrena da, Iainkoari ofrenda egitea bere ontasunaz eta miserikordia beraz, bere Semearen heriotzeaz, odolaz eta bertuteez eta hekin batean gure afekzioneez eta erresoluzioneez.

        Hirurgarrena da Iainkoari othoitz egitea, zinetan eske gagozkala arren partidatzagula bere Semearen graziak eta bertuteak, eman diezela bere benedizinoa gure afekzionei eta erresoluzionei, hek fidelki konpli ahal detzagun gatik. Gero othoitz egiten diogu halaber, Eliza gatik, gure Arzainak, ahaideak, adiskideak eta bertzeak gatik, hartarakotzat ararteko emaiten ditugula Andre Dana Maria, Angeruak, eta Sainduak. Azkenean erran dut erran behar dela Pater Nosterra, eta Abe Maria, zein baita fidel guzien othoitz jenerala eta nezesarioa.

        Haukin guzien ondoan erran dut debozionezko flokhaxo bat bildu behar dela, eta huna zer erran nahi dudan. Baratxe eder batetan ibilli direnak eztira gogotik ilkiten lau ezpa bortz lore eskuan hartu gabe hekin usainaren aditzeko, hartzeko eta idukiteko egun guzian: hala ere gure espirituak solas egin duenean Meditazionez zenbait misterioren gainean, hautatu behar dugu gure aitzinamenduko hobe iduritu zaizkigun puntuetarik bat, edo bia, edo hirur, hetaz orhoitzea gatik egun hartan, eta hekin usainaren espiritualki aditzea gatik. Bada hori egiten da meditazionea egin dugun leku beraren gainean, han gaudezila Meditatu dugunaren gogoan erabilten, edo meditazionearen ondoan zenbait aphur gabiltzala bakharrik, pasajetan bezala.

 

aurrekoa hurrengoa