www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Probetxu handitako abisu batzu
Meditazione sujetaren gainean

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Behar da guzien gainetik, Filothea, Meditazionetik ilki zaitezinean iduki detzatzun hartu ditutzun erresoluzioneak eta deliberazioneak, hekin arthatsuki obratzeko egun hartan. Hoiri da Meditazionetik heldu den fruitu handia, zeina gabe ez xoilki hainitzetan ezpaitakharke probetxurik, baina bai kalte: zeren bertute meditatuek eta ez obratuek, batzutan hantxen dute espiritua eta bihotza, iduritzen zaizula hala ere, deliberatu dugun bezalako garela, eta hori duda gaberik egia da, baldin gure erresoluzioneak bizi eta zail badira; bainan eztira hala, aitzitik banaloriazkoak dira eta perilosak, obratzen ezpadira: behar da beraz antze guziez enseiatu hekin obratzera, eta hala egiteko okasioneak, direla xipi, direla handi behar dira bilhatu. Exenplutzat, gogoan hartu badut ene manso iarriz eneganako dudala ofensatzen nautenen espiritua, egun hartan behatuko dut non kausi detzakedan, hekin maiteki salutatzeko, edo ezin ikus badetzat, bederen hetaz ongi minzatuko naiz, eta othoitz eginen diot Iainkoari hekin faboretan.

        Orazione bihotzezko hartarik ilki zaitezinean, begiratu behar zara zure bihotzaren berehala inharrostetik. Zeren isur zenezake orazionetik athera duzun balsamua, erran nahi dut, aphur bat, egin ahal badadi, ixil egon behar duzula, eta zure bihotza emeki erabilli orazionetik egitekoetara, ahalik luzekiena dadutzatzula hartu dituzketzun sentimendu onak eta afekzioneak. Ur prezio handitako bat untzi preziatu ere batetan hartu lukeien gizona bere etxera ekhartzeko, baratxe lebilke saietsera behatu gabe, bainan bere aitzinean, zenbait harritara ioiteko, edo urrats gaixtorik egiteko beldurrez, gero beha lezake bere unzira, ikusteko, ea ezten isurtzen: gauza bera egin behar duzu Meditazionetik ilki zarenean: etzaitezila berehala barraya, bainan beha zazu sinpleki zure aitzinean, erran nahi baliz bezala, kausitu behar bazara norbaitekin eta obligatua bazara haren enzutera, edo harekin solasik egitera, ezta erremediorik, hala behar da egin, bainan halako maneraz non beha diozozun halaber zure bihotzari, zure orazioneko ur saindua ahalik gutiena baizen isur eztadin gatik.

        Bai eta kostuma hartu behar duzu iakiteko nola iraganen zaren Orazionetik zure bizitze-tailluak zuzenaz eta legez nahi dituen lan suerte guzietara, iduritzen zaitzularik urrun direla Orazionean hartu ditutzun afekzionetarik. Erran nahi dut, abokat batek iakin behar du nola ilkiko den Orazionetik hauzikeriara, merkatariak bere tratura, emaste eskonduak eskonzako eginbidera, eta etxeko lanetara, halako emetasunarekin eta bakerekin, non hargatik haren espiritua eztadin aldara: zeren bata eta bertzea Iainkoaren borondatearen arauerakoak direnaz gero, batetik bertzera iragan behar da debozioneko eta humiltasuneko espirituarekin.

        Batzutan gertatuko zaitzu preparazionearen ondoan berehala zure afekzionea Iainkoa baitan guzia pitztuko dela: orduan, Filothea, utzazu largo ioaitera, nik eman antzeari lotu gabe. Zeren komunski konsiderazionea aitzindu behar zaiztelarik afekzionei eta erresoluzionei; badarik ere Espiritu Sainduak konsiderazionea baino lehen afekzioneak emaiten derauzkizunean, eztuzu zer ibil konsiderazione bilha, egiten eztenaz gero afekzioneen pitzteko baizen. Hitz batez, afekzioneak presenta dakizkitzunean begitarte eta leku egin behar derauezu, heldu badira ere konsiderazioneak bain lehen edo hekin ondoan. Eta afekzioneak ezarri ditudalarik konsiderazione guzien ondoan, eztut hala egin, Orazioneko parteen hobeki berezitzeko baizen: zeren, nahiz dena dela, erregla jeneral bat da, etzaiela sekulan afekzionei athea hersi behar, bainan bethiere utzi behar direla ilkitera presentatzen direnean. Eta hori erraiten dut, ez xoilki bertze afekzioneak gatik, bainan eta konsiderazioneen artean egin eta eman ditezkeien eskerrak, ofrenda, eta othoitza gatik ere, zeren eztira gelditu behar bertze afekzioneak baino geiago, gero berriz Meditazionearen serratzeko hartu eta erabilli behar direlarik.

        Ordea erresoluzioneez denaz bezanbatrean, egin behar dira afekzioneen ondoan, eta Meditazionea osoki akabatzerakoan konlusionea baino lehen, zeren nola orduan gauza partikularak eta familierak behar baiterauzkigute gogora erakharri, ezar ginitzakete barraiatzeko eta errebelatzeko perillean, hek egin bagenetza afekzionetan gauden mugan.

        Afekzionetan eta erresoluzionetan on da batean gure Salbatzaillearekin solas egitea, bertzean Angeruekin, Misterioan errepresentatzen diren presunekin, Sainduekin, bere buruarekin, sentimendu-gabeko kreaturekin, ikusten dugun bezala Dabitek hala egiten duela bere Salmoetan, eta bertze sainduek bere Meditazionetan eta orazionetan.

 

aurrekoa hurrengoa