www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Antze laburra meditazionearen egiteko,
eta lehenik Iainkoaren presenziaz,
zein baita preparazionearen lehen puntua

 

BIGARREN KAPITULUA

 

        Ordea eztakizu naski Filothea, nola egin behar den orazione mentala, zeren gauza bat da, zori gaixtoz gutik dakitena gure adinean; hargatik presentatzen derautzut antze labur eta erraz bat haren egiteko, haren gainean eskiribatu izan diren liburuak irakurriz eta guzien gainetik zeroni maiz meditazioneari iarraikiz geiago ikhas dezakezun artean. Preparazionea emaiten derautzut lehenik, eta hura bi puntutan dago: lehena da Iainkoaren presenzian iartea, bigarrena hari othoitz egitea lagun dakizula. Bada Iainkoaren presenzian iartekotzat, lau bide prinzipal emaiten derauzkitzut, zeinetaz serbitza zaitezke lehenbizi haste hunetan.

        Lehena da biziki eta erneki, Iainkoaren leku-guzikotasuna gogoan sartzea, erran nahi da, Iainkoa dela gauza guzietan eta non nahi. Ezta lekurik ez gauzarik mundu hunetan, non ezten egiazko presenziaz, hla non, nola xoriek nora ere hegaldatzen baitira, bethi airea aurkitzen baitute, guk halaber, nora ere baigoaz, non ere baigaude, Iainkoa aurkitzen baitugu han dela; aitortzen dute guziek hori hala dela, ez ordea guziek biziki konsideratzen. Itsuek ikusten eztutelarik hekin aitzinean den Prinzea, badarik errespetuz iarten dira erraiten bazaie han dela; bainan egia da, zeren eztuten hura ikusten, errazki ahantzten zaiela hura bere aitzinean dutela, eta ahantzi ondoan, errazkiago are galtzen dutela hari zor dioten errespetua. Helaz, Filothea! eztugu ikusten Iainkoa gure aitzinean dela, eta fedeak erraiten deraukularik hura garen lekuan dugula, halarik ere, zeren eztugun hura gure begiez ikusten, hainitzetan ahatzten zaiku, eta orduan bagabiltza Iainkoa gure ganik urrun baliz bezala; ezen dakigularik gauza guzietan dela, badarik ez akhordatuz ikusten gaituela, ezpageneaki bezanbat da. Hargatik bethi orazionean iarri baino lehen, gure arima atzartu behar dugu zinetan orhoitzera eta konsideratzera Iainkoaren aitzinean garela. Hori gogoan zuen Dabitek oiuz bezala zioenean: ikhaiten banaiz Zerura, ene Iainkoa, han zaude; iausten banaiz ifernuetara, han zare. Hala ere hartu behar ditugu Iakoben hitzak zeinek zurubi sakratuak ikusirik, zein beldurgarri den leku hau, dio, egiaki Iainkoa hemen da, eta eneakien, erran nahi du etzela orhoitzen; zeren ezin zegokeien iakin gabe Iainkoa gauza guzietan eta non nahi dela. Orazionerakoan bada zure bihotz guziaz eta zure bihotzarei erran ehar diozu, O ene bihotza, ene bihotza, egiaz Iainkoa hemen da.

        Bigarren bidea presenzia sakratu hartan iarteko, da gogoan erabiltea, ez xoilki Iainkoa zu zaren lekuan dela, bainan partikularkienik zure bihotzean eta espirituan barrena, hari bizia eta arima emaiten dioela bere presenzia sainduaz, han dagoela zure bihotzeko bihotza eta zure arimako arima bezala; zeren nola arima gorputzeko parte guzietara hedaturik, hetan guzietan edireiten baita, eta halarik bihotzean baitago, egoite partikular batez; manera berean Iainkoa gauza guzietan delarik, guziarekin ere fazoin beregaineko batez gure espirituan dago. Hargatik Dabitek Iainkoa deitzen zuen, bere bihotzaren Iainkoa, eta Iondone Paulok zioen ezen Iainkoa baitan bizi garela, gabiltzala eta gaudezila. Egia hau konsideratzen duzula bada pitztuko duzu erreberenzia handi bat zure bihotzean Iainkoa gana, dakizula hartan barrena dela.

        Hirurgarren bidea da konsideratzea gure Salbatzailleak gizon bezala Zerutik behatzen derauela munduan diren guziei, bainan partikularki giristinoei, zein baitira haren umeak, eta are partikularkiago orazionean daudenei, bereziki ikusteko nola hari diren, eta zer erremangu dadukaten. Ordea ezta hori iduripen huts bat, bainan egiazko egia bat, zeren hura ikusten eztugularik, gain hartarik konsideratzen gaitu. Iondone Estebek hura hala ikusi zuen bere martirioaren denboran, hala non erran baitezakegu Espos Andrearekin, horra non den pareta gibelean lehioetarik ikusten duela, ielosietarik behatzen duela.

        Laugarren fazoina da iduritze sinpleaz serbitzatzea, gure espirituari errepresentatzen diogula gure Salbatzaillea bere gizontasun sakratuan, gure aldean baliz bezala; hala nola gure adiskideak ekhartzen ohi baititugu gure begietara, erraiten dugula, iduritzen zait horrelakoa ikusten dudala hala eta hala egiten. Bainan Aldareko Sakramendu Sainduaren aitzinean bazine, orduan presenzia hura egiazkoa lizate eta ez idurizkoa xoilki; zeren ogiaren iduriak karpeta eta tapizeria bat bezala liratezke, zeinaren gibeletik gure salbatzailleak egiazki dagoela ikusten baigaitu eta konsideratzen, guk hura den bezala ikusten eztugularik. Hartuko duzu bada lau bide hautarik bat zure arimaren ezarteko Iainkoaren presenzian orazione egin dezazun baino lehen, eta eztira guziak batetan hartu behar, bainan aldian bat xoilki, eta hori laburki eta sinpleki.

 

aurrekoa hurrengoa