www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Filotea
Silvain Pouvreau
1664

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: San Frances de Sales Genevako Ipizpicuaren Philothea, Silvain Pouvreau. Paris, 1664

 

 

aurrekoa hurrengoa

Bigarren purgazione hunen egiteko maneraz

 

ZORTZIGARREN KAPITULUA

 

        Bada bigarren purgazione hunen lehenbiziko bidea eta zimendua, da biziki eta zinki ikustea, zein handi den bekatuak ekartzen deraukun gaitza, zein ikusteren bidez sartzen baigara urrikimendu bortitz eta barreneko batetan. Zeren nola urrikimenduak, egiazkoa bada, zenbat ere txipi baita, eta guzien gainetik Sakramenduen bertutearekin iuntatua denean, aski den bezala garbitzen baigaitu bekatutik; hala, handia denean eta bortitza, garbitzen gaitu bekatuari datxezkon afekzione guzietarik. Gaitzerizte arin eta ezdeus bezalako batek bihotzean emaiten derauku higoindura bat gaitzesten dugunaz, eta ihes eragiten derauku haren konpainiatik, bainan gaitzerizko bortitza eta heriotzerainokoa bada, ez xoilki ihes egiten diogu gaitzesten dugunari bainan are, ezin sar, ezin ibil, ezin bizi gaitezke haren ahaidekin eta adskidekin, ezin ikus dezakegu ere haren iduria urtsaren, taularen edo paperaren gainean, nardatzen gara eta erdeinatzen hari ukitzen zaizkon, eta haren diren guziez. Manera berean penitentak gaitzesten duenean bekatua urrikimendu arin, bainan egiazko batez, egia da borondate hartzen duela ez geiago bekaturik egiteko; ordea hura gaitzesten duenean urrikimendu bortitz eta zinezko batez, ez xoilki bekatuaz arnegatzen du, baina bai haren ganako afekzione, hari datxezkon, eta hartara daramaten gauza guziez. Behar dugu bada Filothea, gure ahal guziaz gure urrikimendua emendatu, berretu eta handitu, bekatuari ukitzen zaizkon gauzetarik txipienetaraino heda dadin amorea gatik. Hala Madalenak Iainkoa ganat itzuli zenean, bekatuen eta lehen hetan hartu zituen atseginen gustua halako suertez galdu zuen, non ezpaitzen geiago hetaz egundaino orhoitu; Dabitek ere zinetan zioen ez xoilki bekatua gaitzesten zuela, bainan eta hartara daramaten bide guziak; puntu hunetan dago, profeta hark berak arranoaren berritzearekin konparatzen duen arimaren gaztetze berria.

        Bada bekatuak dakarkeien gaitza ikus dezazun, eta hartaz behar den urrikimendua ardiets dezakezun amorea gatik, behar da arthatsuki hari eta egon zaitezin hemen diren meditazioneen gainean. Baldin ongi bazarraizte, zure bihotzetik, Iainkoren graziarekin batean, bekatua atherako dute errotik, eta bekatua ganako afekzione prinzipalak; hala ere osoki hartarakotzat egintut. Hek eginen tutzu bata bertzearen ondoan, eman ditudan bezala, bat baizen hartzen eztuzula egun bakoitzeko; hura eginen duzu, ahal badagizu, goizean, zein baita mugarik hoberena espirituaren akzione guzien egiteko, eta hura gogoan erabilliko duzu egun haren garaitikoan. Baldin oraino usatua ezpazara meditazione egiten, mirazazu zer erranen den hartaz bigarren partean.

 

aurrekoa hurrengoa