www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

16. KAPITULUA

 

Gure beharrak Jesusi behar daizkogula
agertu Komunionean eta bere grazia galdatu.

 

        1. ARIMAK. O Jaun guziz gozo eta maitagarria, orai khartsuki bihotzeratu nahi zitutana, nere ahuleziaren eta nere beharren berri badakizu. Badakizu zonbat gaitzek eta azturek herrestan naukaten, nolakoak diren nere nekeak, guduak, nahasdurak, bekatuak. Sendagailu-keta heldu nitzaitzu; othoi, othoi lagunt nezazu, nere nekeak arinduz.

        Guzien berri dakienari niz mintzo, nere bihotzeko xoko gordeenak ikusten dituenari, nere minaren eztitzeko eta nere laguntzeko on den bakharrari. Badakizu zer ontasun dutan gehienak eskas eta bertuterik batere edo guti baizik ez dutala. Horra non nagon zure aitzinean deusik gabe eta buluz, zure grazia beharrez eske eta zure urrikalmenduari othoizka.

        Zure eskale goseak-hilari emozu jaterat, nere bihotz hotza bero zazu zure amodioaren suan eta nere bihotz itsua argi, nere baitarat zure argiarekin jinez. Egizu lurreko atsegin guziak kirets kausi ditzatan; bihozmin eta nahigabe guziak balia zaizkitan pazientzia doi baten biltzeko, eta munduko zerak oro ditzatan ostika eta ahantz.

        Zuri buruz altxa zazu zerurat nere bihotza eta ez nezazula lur gainean bidez nahasterat utz. Oraidanik eta bethikotz deus ez bekit gozo zu baizik, zu zirelakotz bakharrik nere janaria eta edaria, nere amodioa eta bozkarioa, nere atsegina eta ontasun guzia.

 

        3. Zure begitarteak agian dena sutan ezarriko nu eta garretan zure idurirat: graziaren bidez zure amodioaren suan urturik, zurekin bat egin dezatan gogoz eta bihotzez. Ez nezazula zutarik urruntzerat utz goserik eta egarri, bainan egidazu zure urrikalmenduaren arabera, zure sainduer hain ardura egin ukan duzun bezala.

        Zer da harritzeko zuk ni sutan ezarririk ere eta nizan guzia ezeztaturik ere, —bethi pizturik dagon eta sekula hiltzen ez den su bat, bihotza garbitzen eta adimendua argitzen duen amodio bat zirenaz geroz?

 

aurrekoa hurrengoa