www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

15. KAPITULUA

 

Karitatezko obrez.

 

        1. Deuseren ez nehoren amodioz, gaizkirik ez egin. Bainan, noiz edo noiz, has¡ obra on bat gerokotzat utz ditake, beharrezko zerbitzu baten egiteko; halaber bertze obra hobe bati lotzeko. Bide hortaz obra ona ez da galtzen, baizik handituz hobetzen.

        Karitaterik gabeko obra edozoin, deusetako ez on; Jainkoa maitez eginek, aldiz, onik baizik ez dute, xumeenak eta herrestenak izanikan ere. Zer ari giren, zertako baino, Jainkoak gutiago behatzen du.

 

        2. Hanitz du egiten, hanitz maite duenak; hanitz halaber, egiten duen hura ontsa duenak egiten. Bere buruari uko eginik bertzeentzat artzea, ederki. Maiz uste dugu bertzeak maitez ari girela, gure burua maitez ari girelarik; gure jaidura tzar, nahikunde makur, sari baten esperantza, ontsa izaiteko gutizia, bakan dira itzaltzen.

 

        3. Jainkoa egiazki eta osoki maite duenak, bere burua deusetan ez du bilhatzen; orotan haren gutizia bakharra Jainkoaren ospea da. Nehorentzat ez da bekaizti, ez dabilalakotz bere atseginaren ez eta bere baitako zorionaren ondotik; oroz lehen, Jainkoa baitan dohatsu izaiteaz da gose. Nehor ez dauka ontasun izpiren ithurburu, bainan oro Jainkoari dakartza, Jainkoa delakotz ontasun guzien ithurburua eta Jainkoa baitan dutelakotz saindu guziek bake eta zorion aurkitzen.

        Jainkoarentzat amodio pindarño bat bera lukeena, laster ohar litake munduko zerak hutsal eta ezdeusak direla.

 

aurrekoa hurrengoa