www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

8. KAPITULUA

 

Nork bere buruaren gutiesteaz
Jainkoaren aitzinean.

 

        1. ARIMAK. Nahiz hauts eta erhauts baizik ez nizan, nere Jainko Jaunari mintzaturen nitzaio.

        Den baino gehiagotzat badaukat nere burua, horra non altxatzen ziren nere kontra; eta egian zirela hor ditutzu nere bekatuak lekuko, eta lekukotasun hori ez dezaket gezurta. Bainan nere burua gutiesten badut eta ezeztatzen, nitaz dauzkatan urguluzko gogoetak zaphatzen baditut eta hastapeneko erhautserat gogoz itzultzen baniz, orduan alde duket zure grazia eta nere bihotzari hurbil zure argia; orduan, zerbait nitakelako ustekeriarik ttipienak nere ezdeustasunean ithoko dira eta behin bethikotz han galduko.

        Han nuzu nihauri erakusten zer nizan, zer izan, zer bilhakatu mailez mail behereraino jautsiz: deus ez niz ezen, eta ez nakien.

        Nihau nihauri utzia balin baniz, zer niz? Ahul bat, bertzerik deus; bainan bat-batean behatzen badautazu, berehala azkartzen niz eta atsegin berri batez bethetzen. Nere haztak errekarat nerama bethi, eta, Jauna, ez othe da miresgarri zoin laster nuzun zure ganat altxatzen eta zoin amultsuki besarkatzen?

 

        2. Ni maitez egiten duzu hori, nitaz urririk artha hartzen duzula eta nere hainbertze behar-orduetan laguntzen nuzula, bai eta lanjer handienetarik begiratzen eta ehun gaitzetarik atheratzen. Nere burua sobera maitez niz galdu; zu xoilki bilhatu zitutalarik eta garbiki maitatu, nere buruarekin batean kausitu ere zitut, eta zure amodioak barnago ehortzi nu nere ezdeustasunean.

        O Jesus, guziz bihozbera, merezi dutan baino hanitzez gehiago, igurikatzen dutan eta galdatzerat ausarta nitaken baino gehiago duzu egiten neretzat!

 

        3. Izan zite goretsia, nere Jainkoa, hain ona zirelakotz eta esku-zabala non, gu zure ongi bihi baten gai ez izanikan ere, zu guri gau eta egun ongi igortzen ari baitzaizkigu, nahiz eskergabe gauden eta zutarik urrun.

        Zu ganat osoki itzul gitzatzu, izan gitezen eskerdun, umil eta khartsu, zu baitzira gure salbamendua, zu, gure bertutea eta gure indarra.

 

aurrekoa hurrengoa