www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

17. KAPITULUA

 

Komentuetako bizitzeaz.

 

        1. Zure buruaren garaitzen behar duzu ikasi, bertzeekin ados eta bakean nahi bazira bizi. Ez da guti komentuan bizitzea, han aharrarik gabe egoitea, eta hil arte bide zuzenean irautea. Dohatsu, han sainduki bizi dena eta bere bizia heriotze on bateratzen duena!

        Bertutean nahi baduzu gogortu eta aitzinatu, orhoit lur gainean bidekari zirela eta zure egiazko egoitza zerua dela. Zure burua behar duzu Jesusen gatik erhotzat iduki, bizi khartsu bat nahi baduzu ereman.

 

        2. Jauntzia eta buruko koroa guti dira ari; egiazki khartsu izaiteko, bizi-moldea da behar oneratu eta azturak zaphatu.

        Jainkoaz eta bere arimaren salbatzeaz bertzerik bilhatzen duenak, atsegaberik eta bihozminik baizik ezin dezake bil. Bertzeen meneko xume xume izaiterat lehiatzen ez denak, ez dirauke luzaz bakean.

        Zerbitzari, jina zira, ez nagusi. Jakin zazu nahigabetarat eta lanerat deitua zirela, ez pausarat edo solas alferretarat. Komentuan frogatzen da beraz gizona, urhea labean bezala. Komentuan nehork ezin dezake iraun, non ez duen osoki bere bihotza Jainkoaren gatik aphaldu gogo.

 

aurrekoa hurrengoa