www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

2. KAPITULUA

 

Nahigabeen onhartzeaz.

 

        1. Ez griña batere nor duzun alde edo aiher, bainan egiten ditutzun guziak egitzu Jainkoa zure aldetzekotan. Garbi atxik bihotza, eta Jainkoak ontsa gerizaturen zitu. Ezen Jainkoak lagundu nahiko duenari, jendeen maltzurkeriak kalte izpirik ezin dezoke egin.

        Ixilik egoiten eta nahigabeen jasaiten balin badakizu, Jainkoak lagunduko zituela ez ukan dudarik. Zure laguntzeko ara eta izari hoberenen berri badaki berak; zure burua haren eskuetan ezar beraz. Zure laguntzea Jainkoari dago bakharrik, bai eta nahasdura guzietarik zure khentzea.

        Maiz on dugu, umilago egoiteko, gure hutsen berri jakin dezaten bertzeek eta larderia gitzaten.

 

        2. Bere hutsen gatik aphaltzen denak, errexki ditu jabaltzen bertzeak eta khexatu zitzaizkonak bereganatzen.

        Jende umila Jainkoak zaintzen du eta gerizatzen; umila Jainkoak maite du eta bere zorionaz bethetzen. Umilari mendutzen zaio Jainkoa; umilari grazia nasaiak igortzen daizko Jainkoak; eta, aphaldu ondoan, bere loriarat du altxatzen. Umilari Jainkoak bere izaite gordeena agertzen dio; Jainkoak bereganatzen du umila eta amultsuki goratzen. Jende umila, laido handienen erdian, bake osoan dago: Jainkoari bermatzen delakotz, ez munduari.

        Bertutean joana zirela barna ez uste ukan, guzietarik xumeena zu zirela ez badaukazu.

 

aurrekoa hurrengoa