www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

10. KAPITULUA

 

Elhasturitik baztertzeaz.

 

        1. Urrunt, ahal bezanbatean, gizonen arteko elhe-harrabotsetik, munduko zerez solastatzeak kalte handia baitakar, xede hoberenarekin eginik ere. Alabainan urguluak laster beretzen gitu eta zikintzen.

        Askotan nahiagoko nuken ixilik egonik eta gizonen artean ez izanik. Zertako bada hain gogotik ari gira elheka eta solasean, maizenik arima zauritan baizik ez girenaz geroz elgarretarik berexten? Zertako? zeren, elheka elgarri, elgar kontsolatzea baitugu bilhatzen, eta gure bihotz, asko gogoetek leherturik daukatena, nahi baitugu arinduz jabaldu. Atseginekin elgarri erraiten dugu orduan eta elgarrekin asmatzen zer dugun maite edo gutizia, edo zer hastio. Bainan ondikotz alferretan eta debaldetan ardura. Ezen kanpoan bildu kontsolamenduek bihotzeko kontsolamenduer eta Jainkoarener kalte handia dakarte.

 

        2. Behar dugu beraz ernerik egon eta othoitz egin, gure egunen ez galtzekotz. Mintzatzerat haizu bazira eta mintzatzea gisa bada, ongirat deramaten gauzez mintzatu behar zira. Gaizki usatuak girelakotz eta bertuteen biltzerat ezazol, gira gehienik hain mihilazo.

        Bizkitartean, bertutean aitzinatzeko, on baino hobe, bereziki gogoz eta bihotzez bat Jainkoa baitan egiten duten jende khartsuen arteko solasak.

 

aurrekoa hurrengoa