www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

14. KAPITULUA

 

Arima batzuek Jesusen Gorputzaz
duten gutizia khartsuaz.

 

        1. ARIMAK. O zoin gozoa ziren, Jauna, zure ahalge direnentzat! Arima batzu zer khartsutasun eta amodiorekin mahain saindurat hurbiltzen diren orhoitzen nizalarik, ahalgetan niz neure baitan, gero herabez gorritzen hain ephel eta hotz aldarerat eta mahain saindurat hurbiltzen nizanean; gorritzen ikusteaz ez nizala zure aitzinean, nere Jainkoa, osoki sutan jartzen eta komunione sainduarentzat ez dutala bertze hanitzek ukan duten tirria eta khar handia. Arima khartsu hek komunione sainduaren halako gutizia zuten eta heien kharra hain zen bizia non ez baitzagozken nigarrik egin gabe; hasperenka eta pilpiran zauden zuri buruz, o graziaren ithurburua; beren gosea eta egarria ez zezazketen nehondik hil, zure Gorputz Saindua bozkariotan eta janiza handi batekin hartuz baizik.

 

        2. O heien egiazko fede bizia, izaitez sakramendu hortan zirela frogatzen daukuna! Jesus beretu ondoan, ezen, bihotza atseginez zanpaka ari zaiotenak, ohartuak ziren Jainkoa bera izaitez han zutela, ogia zutelarik hausten.

        Zoin urrun nagon ardura holako atxikimendu gozo, holako amodio bizi batetarik! Aldeko jar zakizkit, o Jesus on, ezti eta amultsua. Urrikal zite eskale gaixo batez; noiztenka bederen emozu, komunione sainduan, khar hortarik pindar baten senditzeko grazia, nere fedea geroago azkarrago dadin, nere esperantza geroago handiago, —zoin ona ziren ikusiz—, eta nere amodioa, zeruko ogitik jastatzeak behin bethikotz piztu ondoan ephel ez dadin gehiago.

 

        3. Zure urrikalmenduari esker, emaiten ahal dautazu grazia hori; zure onezian, zuhauk hautatu egunean amultsuki nere ganat jausten ahal zira. Nere gutiziak ez izanikan ere zure zerbitzari berezien gutiziak bezain beroak, bizkitartean, zure graziari esker, nere gutizietarik handiena da heien gutizia suharrez jabetzea. Nahi nuke eta eskatzen dautzut arima khartsu hoien lerroko eta batzarkide nezazun ezar.

 

aurrekoa hurrengoa