www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

7. KAPITULUA

 

Jesusen oroz gainetik maitatzeaz.

 

        1. Dohatsu, ontsa dakiena zer den Jesusen maitatzea eta Jesusen gatik bere buruaren gutiestea! Maite diren guziak utzi behar dira Jesus maitearen gatik, Jesusek oroz gainetik nahi duelakotz maitatua izan.

        Kreaturen amodioa enganakor eta aldakor; Jesusen amodioa jarraikor eta iraunkor. Kreaturari datxikona, harekin eta hura bezala eroriko da; Jesusi loturik dagona, sekulakotz finkatuko.

        Maita Jesus eta harekin adiskida: guziek utzirik ere, hak ez baitautzu huts-eginen, ez eta nahiko azken egunean gal ziten. Oro utzi beharko ditutzu egun batez, nahi ala ez.

 

        2. Bizi ala hil, Jesus baitan egon zite eta hari zaude osoki, nehork ez dezakenean, hak lagunt baitzitzazke. Jesus maiteak halakoa du jitea non, zure bihotzean ez baitu nahi bertzerik onhar dezazun; nahi baitu bakhar bakharrik zure bihotzaren jabe eta berberak han erreginatu.

        Kreatura guzier osoki uko egiten bazinaki, zurekin egoitea laket litzaioke Jesusi. Sinets gal dela zuretzat, Jesusez kanpo gizonentzat egiten duzun guzia. Haizeak derabilan seskari ez fida, ez berma: edozoin jende belharraren iduriko delakotz eta duken omen handia belhar-lorea bezain erorkor.

 

        3. Gizonak itxuratik haztatzen baditutzu, laster zira enganatuko. Zure ona eta zoriona bertzeetarik bilhatzen baditutzu, ardurenik zeure kaltetan zira ariko.

        Jesus bilhatzen baduzu guzietan, Jesus kausituko duzu. Bainan zeure buruaren ondotik bazabiltza, segur kausituko duzula, eta zeure kaltetan. Jesus bilhatzen ez duenak, mundu guzia eta etsai guziak baino etsaiago du bere burua.

 

aurrekoa hurrengoa