www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

13. KAPITULUA

 

Sakramendu huntan arima khartsuak
Jesusekilako batasuna behar duela
bihotzaren erditik bilhatu.

 

        1. ARIMAK. Zoriona noiz duket, Jauna, zure kausitzeko bakhar bakharrik eta nere bihotz guziaren zuri zabaltzeko, nahikari dutan bezala zutaz gozatzeko? Hemendik harat nehork ez nula gutiesten, ez nahasten, ez bilhatzen, zoriona noiz duket zu xoilki niri mintzatzeko eta ni zuri, adiskideek elgarri mintzatzeko eta elgarrekin jateko ohi duten bezala? Huna zer dutan galdatzen, huna zer nuken nahi: zurekin osok bat egitea, kreatura guzietarik nere bihotzaren urruntzea, eta, maiz komuniatuz eta meza emanez, zeruko ontasun bethierekoen geroago gehiago gozatzen ikastea.

        O Jainko Jauna, noiz eginen dut osoki bat zurekin; zu baitan noiz niz urtuko eta nere burua noiz dut osoki ahantziko? Nagola zu baitan eta zu ni baitan eta batasun hori neholere ez bedi hauts.

 

        2. Bai zinez zu zira nere Maitea, milen artean hautatua; zu baitan izaitea laket zaio nere arimari, zu baitan egon nahi luke bethikotz. Zu zira Errege baketiarra; zu baitan dut kausitzen ezin handiagoko bakea eta egiazko deskantsua; zutarik kanpo ez da bihozmin, auhen eta negurririk gabeko nahigaberik baizen. Zu zira egiazki Jainko gordea; federik gabeko gaixtoetarik urrun bazaude, bainan lañoekin eta umilekin solastatzea laket zaitzu.

        O zure atxikimendua zoin den gozoa, Jauna: maite ditutzula jakin dezaten, zure haurrak hazi nahi baititutzu ogi gozo zerutik jautsiarekin.

        Zinez ez da nehon populurik, nahi bezain handia izan dadin, bere jaun-goikoak hala hurbiltzen zaizkonik nola zu, gure Jainkoa, giristinoen batzarrerat baitzira hurbiltzen: zuk egun oroz, heien bihotzaren azkartzeko eta zerurat buruz altxatzeko, ziren guzia emaiten diozute, zure Gorputz Sainduaz hazten ditutzu eta zutaz gozarazten.

 

        3. Egiaz mintzatzeko, badea populurik populu giristioarekin erkida ditakeenik? Zerupean nor da arima khartsua baino Jainkoak maiteago duenik, bere Gorputz Sainduaz hazterat baitzaio jausten? O grazia paregabea! O fagore espantagarria! O amodio negurririk gabea, gizonari baizik erakutsia izan ez zaiona!

        Bainan Jaunari zer bihurtuko diot nik grazia horrentzat eta neretako duen zedarririk gabeko amodioarentzat? Jainkoari zer egin dezoket hoberik eta laketago zaionik, nere bihotzean osoki hari emaitea eta tinki tinkia jostea baino?

        Nere barne guzia inharrosiren du bozkarioak, nere bihotzak noiz ere Jainkoarekin osoki bat eginen baitu. Orduan erranen daut Jaunak: nerekin nahi bazira, zurekin nahi niz ni ere. Eta nik ihardetsiko diot: othoi, Jauna, zaude nerekin, zurekin izan nahi errea niz. Nere nahikari guzia da nere bihotzak zurekin bat dezan egin.

 

aurrekoa hurrengoa