www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

6. KAPITULUA

 

Kontzientzia onaren zorionaz.

 

        1. Gizon prestuaren ohorea, kontzientzia on baten lekukotasuna. Iduk garbi kontzientzia, eta botz izanen zira bethi. Kontzientzia onak hanitz dezake jasan, eta atsegabeen erdian badu atsegin. Kontzientzia makurra bethi herabe, eta nehoiz ez bake osoaren jabe. Goxoki bazagozke bakean, bihotzeko errangurarik ez baduzu. Ez bozkaria, ontsa eginaz baizik.

        Gaixtaginek nehoiz ez dute egiazko bozkariorik, ez eta bihotzean sosegurik; ezen, dio Jaunak, gaixtoentzat ez da bakerik. Eta balin baderasate: «Bakearen jabe gira gu, gaitzik ez zaiku gainerat eroriko, eta gaizki egiterat nor mentura lizaguke guri?». Zuk ez othoi sinets, Jainkoaren hasarrea nehork uste gabean altxatuko baita, eta heien obrak ezarriko baititu ezeztaturik, suntsiturik ere ba heien gogoetak.

 

        2. Jainkoa maite duenari ez zaio gaitz atsegabeez bozkariatzea, baitaki hori dela Jesusen kurutzean bozkariatzea.

        Gizonek elgarri eman loria, laster eroria. Munduko loriari atsegabea darraio bethi. Onek kontzientziatik dute heren zorionaren loria, ez jendeen aho-mihietarik. Jende zuzenen bozkarioa, Jainkoaren ganik, Jainkoa baitan. Egiak ditu bozten.

        Egiazko eta bethiereko loria bilhatzen duenak, gauza iragankorrentzat eskerrik ez du. Munduko loria, zinez erdeinatu gabe, bilhatzen duenak, zerukoa ez duela maite du erakusten. Laudorio ala erasiek kordokatzen ez dutenak, bake nasaia dauka bihotzean.

 

        3. Bihotza garbi duena, gutik bozten du eta baketzen. Jendeen laudorioek ez zituzte hobetzen, ez eta heien erasiek gaixtoagotzen. Zer ere baitzira, eta hainbertze zira: jendeek nahi dutena eras bezate, Jainkoaren aitzinean ziren baino gehiago ez zitazke. Zu baitan zer ziren gogo emaiten baduzu, jendeek zutaz zer dioten ez zira hanbat izanen kilika. Jendeek axala dute ikusten; Jainkoak aldiz bihotza. Jendeek obrer behatzen, Jainkoak xedeak haztatzen.

        Bethi ongirat artzea, bere burua gutietsiz, horra jende umilaren seinalea. Kreatura bihi baten ganik kontsolamendurik ez onhartzea, bihotz garbi eta Jainkoari fida den baten seinale.

 

        4. Bere obren edertzeko lekukorik nahi ez duenak, den guzia Jainkoaren eskuko emana dela ageri du. Bere burua on daukana, ez da horrengatik ona, dio Jondoni Paulok, bainan ba Jainkoak on ezagutzen duena. Bihotzez Jainkoarekin bizitzea eta inguruko zer deusi ez atxikitzea, hori da barneko egiazko bizia.

 

aurrekoa hurrengoa