www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

6. KAPITULUA

 

Azturez.

 

        1. Haizu ez den negurrian zerbait gutiziatzen duen gizona, laster asaldatzen.

        Urgulutsuak eta zikoitzak nehon ez dute onik; aberastasunari bihotzez uko eginik dagona eta gizon umila, bake nasaiaren jabe dira.

        Bere azturak osoki heziak ez dituenak, laster duke gudu eta den gutienekotzat behaztopatzen da.

 

        2. Bihotzez ahul eta, oldez edo moldez, oraino gorputzaren irritsen meneko denak, bai eta lur huntako zeretarat ukurturik dagonak, gutizia lurtiarrer nekez du uko egiten osoki. Hortakotz dago hits, heietarik urruntzen denean; errexki khexatzen ere ba, norbaitek ihardukitzen badio. Bainan gogoan zuena beretzen badu, abian har batek kitzikatzen dio bihotza, zeren den bere azturari jarraiki: bilhatzen zuen bakea ez dio eman.

        Azturer ihardukiz da bihotzeratzen egiazko bakea, ez bere burua azturer utziz. Bakerik ez da beraz haragiaren meneko den gizona baitan, ez eta ere kanpoko gauzetarat ixuria dagon bihotzean; bakea bere arimaren ona bilhatzen duen gizon khartsuak du bakharrik.

 

aurrekoa hurrengoa