www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

8. KAPITULUA

 

Nehorekin ez dela behar adiskidegi.

 

        1. Ez nor-nahiri ager zure bihotza, bainan zure egitekoez mintza zite gizon zuhur eta Jainkoaren beldur denarekin.

        Gazteekin ete arrotzekin bakan egon. Aberatsak ez lausenga; ez izan handikari. Har adiskidetzat jende aphalak eta xumeak, jende khartsuak eta bertutekoak, eta khartsutasunerako gauzez mintza heiekin.

        Emazte nehorekin ez izan adiskidegi, bainan emazte gisako guziak arthamenda Jainkoari. Lehia zite xoilki Jainkoarekin adiskidetzerat eta haren aingeruekin; ez axola jendeen arteko aiphamenaz.

 

        2. Guziak behar dira maitatu, nehorekin ez adiskidegitu.

        Askotan, omen ona duelarik, arrotz batek urrunerat distiratzen dautzu, zu hurbiltzearekin ttanpalahara bere dirdira histen zaiona.

        Noiz edo noiz gure adiskidetasuna bertzeer laket zaiotela uste dugu, gure eskaser ohartzen diren ber, hastiatzen gituztelarik.

 

aurrekoa hurrengoa