www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. KAPITULUA

 

Gure biziaren azken muga Jainkoa denaz geroz,
hari buruz ditugula guziak egiteko.

 

        1. JESUSEK. Nere haurra, ni behar niz zure azken azken muga, egiazki zoriontsu nahi bazira. Xede horrek garbituren dautzu bihotza, maizegi berari eta kreaturer buruz ixuria dagon zure bihotza. Alabainan zuhauren ona zerbaitetan bilhatzen baduzu, abian epheltzen zira eta nahasten.

        Bihur beraz niri ditutzunak oro, ezen nik emanik dauzkatzu guziak. Orhoit gauza guziak Ontasun soberanoaren ganik datotzila; hari bihurtzekoak direla beraz, beren ithurbururat bezala.

 

        2. Handi ala ttipiek, behartsu ala aberatsek nitarik dute, ezin agortuzko ithurburutik bezala, graziaren ihintza ezpainetarat biltzen; eta neretzat arraiki eta gogotik ari direnek, grazia batentzat biga dituzkete sari. Aitzitik, bere ospea nitarik kanpo bilhatu edo nitaz bertze ontasun batean atsegin hartu nahiko duena, egiazko zorionean ez da sekula finkaturen, ez eta haren bihotza nehoiz ez bozkariaturen egiazki, bainan hanitz traba eta hersturetan koropilaturen.

        Ongi mikorik ez ezar zure kondu, ez eta bertuterik gizon bihi baten eskuko, bainan eman Jainkoa guzien jabetzat, ezen hura gabe nehork deusik ez du. Oro nik emanak baitira, gibelerat nahi ditut oro bedera-bedera eta zor zaizkitan eskerrak hertsiki ditut galdatzen.

 

        3. Horra egia bat, urgulua ihes igorri behar duena. Zeruko grazia eta egiazko amodioa bihotz batean sartzen badira, bihotz hak ez du gehiago ez bekaizgorik ez hersturarik ezagutuko, ez bera gehiago maitaturen berak. Alabainan Jainkoaren amodioak oro garaitzen ditu eta arimaren indar guziak handitzen.

        Zuhurra balin baduzu, ni baitan zira xoilki bozkariaturen, ni baitan duzu xoilki zure esperantza jarriko, zeren ez baita nehor onik Jainko Jauna baizen, eta oroz gainetik hura behar baita goretsi eta benedikatu.

 

aurrekoa hurrengoa