www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

19. KAPITULUA

 

Jende Khartsuaren egitekoez.

 

        1. Egiazko jende khartsua! bertute guziez dadila jabe, kanpoz iduri duen bezalakoa izan dadila barnez. Eta oraino kanpoz iduri duen baino biziki sainduago behar da barnez, Jainkoa dugulakotz behari: non-nahi izan, haren ahalge behar gira gain gainetik eta haren aitzinean ibili aingeruak bezain garbi.

        Gure xede onak egun oroz behar ditugu berritu eta gure kharra piztu, khartsutasunari egun beretik lotuak bagina bezala, Jainkoari diogula: nere xede onetan eta zure zerbitzuan lagunt nezazu, Jauna; egizu errotik has nadin egun, egun arte deusik ez baitut egin.

 

        2. Hartu xedeen azkarraren arabera ohi gira aitzinatzen bertutean: aitzinatu nahi dena, pikoz ari behar da.

        Xede azkarrak hartzen dituena bera maiz erortzen bada, zer othe, bakan edo ahulki hartzen dituena? Xedeer ez jarraikitzea bizkitartean gertatzen da asko moldez, eta gure egitekoetan hutsik ttipienari ondorio makurra darraio.

        Hartu xedeen bethetzeko, beren zuhurtziari baino gehiago Jainkoaren graziari daude sainduak; zernahi gerta, Jainkoari fida dira bethi. Alabainan gizonak hartzen du xede, bainan Jainkoak ditu bere nahitarat antolatzen gauzak, eta gizona bere bideez ez da nagusi.

 

        3. Jainkoa maitez edo lagunaren onetan, gure egitekoetarik bat huts-egiten badugu noizean behin, huts hori geroxago errexki bethetzen ahal dugu. Bainan huts hori nagikeriaz edo ezazolkeriaz egiten badugu, guti edo aski hobendun gira eta ondorio tzarrak dakarzke.

        Indar egin dezagun beraz ahal bezanbatean; askotan, berdin, eroriko gira errexki. Halere xede bat edo bertze behar dugu bethi hartu, guziz poxeluenik ditugun gauzen urruntzeko. Artha berarekin behar ditugu kanpoa eta barnea aphaindu, biak baitezpadakoak baitira bertutean aitzinatzeko.

 

        4. Ezin bazitazke zeure baitan bildurik egon alderat, bil bederen noiztenka, gutienetik egunean behin: goizean edo arratsean. Xedeak har goizean eta zer egin duzun iker arratsean, iker nolakoak izan diren zure elheak, obrak eta gogoak, hoietan baititutzu segur Jainkoa eta laguna maizenik laidoztatu.

        Gizon bati doakon bezala, debruaren maltzurkeriari ihardukitzeko zaude ernerik; neurt jan-edanak eta errexkiago heziko ditutzu haragiaren nahikeriak.

        Ez egon behinere osoki alferrik, bainan ar bethi zerbait, edo irakurtzen, edo idazten, edo othoitzean, edo guzientzat on den zerbait lanetan. Bizkitartean gorputzeko lan ala jostetak egin negurrirekin, ez baitira guziak guzientzat berdin on.

 

        5. Bertzeekin batean egin behar ez ditugunak ez dira agerian egitekoak, egiteko bereziak hobeki egiten direlakotz lekukorik gabe. Ez izan ere uzkur ororekilako lanetarat, ez eta lan berezietarat ernegi; bainan zure egitekoak eta eginbideak osoki eta leialki bethe ondoan, aizinarik gelditzen bazaitzu, egin zure khartsutasunak galdatzen dautzuna.

        Ezin dezakete denek khartsutasunerako bide bera har: bati doakona bertze bati ez. Bertzalde bide hoien aldatzea laket zaiku, zoin egunez bat, zoin egunez bertzea: hunelako bidea besta egunetan laketago, horrelakoa aste-egunetan. Bide hoitarik batzu tentazione orduetan hartzekoak dira, bertzeak bake eta deskantsu egunetan. Batzu har ditzazkegu ilhun gaudelarik, bertze batzu Jauna baitan botz girenean.

 

        6. Gure khartsutasunezko urratsak besta egunetan berritzekoak dira, eta sainduen laguntza minkiago eskatzekoa. Besta batetik bertzerat arima behar dugu aphaindu, mundu huntarik orduan ilkitzekoak bagina bezala eta bethiereko bestarat heltzekoak. Hola gure bihotza besta egunetan arthazkiago behar dugu aphaindu: khartsukiago ginuzke erabiltzeko gure solasak Jaunarekin, hertsikiago ginuzke bethetzeko gure eginbide guziak, Jainkoa ganik gure nekeen sariaren biltzeko hinkan bagina bezala.

 

        7. Eta hinka hau Jainkoak luzatzen badu, sar dezagun buruan Jainkoak egin tenorean ikusiren dugun zeruaz ez ginela oraino gai, eta hobetzerat lehia giten, mundu huntarik athera baino lehen.

        Dohatsu, dio Jondoni Luc Ebanjelio idazleak, dohatsu Jainkoak jitearekin atzarririk haizemanen duen zerbitzaria! Egiaz derraizuet, bere ontasun guzien jabe ezarriko duela.

 

aurrekoa hurrengoa