www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

4. KAPITULUA

 

Bihotzeko garbitasunaz eta xedeen lañotasunaz.

 

        1. Gizonak bi hegal baditu lurretik altxatzeko: lañotasuna eta garbitasuna. Lañotasuna xedeetan behar; garbitasuna, maitatzean. Lañoak Jainkoari buruz altxatzen du, garbiak Jainkoa kausitzen eta gozatzen.

        Obra on bihi batek ez zitu lotsatuko, bihotza atxikimendu makur guzietarik garbi badaukazu. Jainkoaren nahia eta lagunaren ona baizik ez balin baduzu hartzen gogoan eta bilhatzen, bihotza lokarri guzietarik garbi badatxikikezu.

        Bihotza xuxena bazinu, kreatura guzietarik ikas zinezake nola bizi eta zer erakaspen sainduen arabera ibil. Ezen ez da bat hain ttipirik eta hain txarrik, Jainkoaren onezia erakusten ez duenik.

 

        2. Bihotza xuxena bazinu eta garbia, guziak lanbrorik gabe ikus zinitzazke eta errexki adi. Bihotz garbiak zeru-ifernuak xilatzen ditu. Bihotza nolako, begia halako.

        Lur gainean balin bada zorionik, bihotz garbiak dauka segurenik. Atsegabe-griñarik nonbait balin bada, bihotz makurrak dakike hobekienik heien berri.

        Suan ezarri burdina, herdoila galduz, gorri gorria jartzen den bezala, Jainkoari buruz osoki itzultzen denak, bere nagitasuna galtzen du eta bertze gizon bat bilhakatzen da.

 

        3. Gizona, epheltzen hastearekin, lan ttipienak izitzen du, eta kanpotikako atseginak gogotik onhartzen ditu hak. Bainan bere buruaren zinez garaitzen eta Jainkoaren bideari lotzearekin, orduan errex kausitzen du aitzinean dorpe zitzaiona.

 

aurrekoa hurrengoa