www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. KAPITULUA

 

Bat-bederak bere burujopeari uko egiteaz.

 

        1. On baino hobe da norbaiten azpiko egoitea, buruzagi baten ukaitea eta nor bere buruaren nagusi ez izaitea. Jaun baino biziki segurago da sehi bizitzea. Asko jende beren onez baino ezin-bertzeagoz daude sehi; holakoak atsegabean bizi dira eta ezdeustzat errangura.

        Sehigoa, Jainkoaren gatik, bihotz onez onhartzen ez duteno, ez ditazke beren arimaren nagusi.

        Jo hunat ala jo harat, nehon onik ez dukezu, non ez ziren norbaiten meneko jartzen. Tokiz aldatzeko ametsek eta bertze nonbait hobeki izaiteko usteak hanitz jende enganatu ditu.

 

        2. Egia segur, nor bere asmuen arabera gogotik ari dela eta gogo bereko jendeak maiteago dituela. Bainan Jainkoa gure artean bada, gure asmuer uko egin behar diotegu noiztenka, bakearen onetan.

        Nor da othe aski zuhur, guzien osoki jakiteko? Zuhauk asmatuer beraz ez sobera fida; entzun gogotik bertzeek zer dioten. Zuk asmatua zuzena bazen eta Jainkoaren gatik utzi baduzu, bertze bati jarraikitzeko, on gehiago baizik ez dukezu utzirik.

 

        3. Maiz entzunik nago, kontseilu emaitea baino, entzutea eta hartzea dela segurago. Zuzena ditake nor-bederaren iduripena; urgulutsu halere eta thematsu, bertzeenerat, berdin zuhurra delarik onez onean, jausten ez dena.

 

aurrekoa hurrengoa