www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

15. KAPITULUA

 

Umiltasunaren bidez eta
bere buruari eginez uko
duela nork-bederak ardiesten
khartsutasunaren grazia.

 

        1. JESUSEK. Khartsutasunaren grazia behar duzu alderat bilhatu, lehiatuki galdatu, pazientziarekin eta fidantzarekin igurikatu, eskerrekin hartu, umilki begiratu, artha handienarekin lantu eta, bera jin arte, Jainkoa grazia berriekin noiz nola jinen zaitzun Jainkoaren gain utzi.

        Umiliatu behar zira guziz, bihotza ez duzularik batere edo guti baizik khartsu, bainan etsitu gabe eta sobera ilhundu gabe. Luzaz eman nahi izan ez duena, Jainkoak maiz bat-batean du emaiten. Othoitza hastean eman ez daukuna, othoitza bururatzean emaiten dauku maiz.

 

        2. Berehala eta galdatu orduko, balu Jainkoak eskua zabaltzen, graziaren hain errexki ardiesteak ahuletik ahulagorat leramake gizona. Hortakotz duzu khartsutasunaren grazia behar igurikatu fidantza zail batekin, pazientziarekin eta umilki.

        Bizkitartean zure gain eta zure bekatuen gain doala, Jainkoak grazia ez badautzu emaiten edo gutien ustean khentzen badautzu. Batzutan deus guti aski du graziak ez jiteko edo itzaltzeko; deus guti dela erran baditake holako ontasunez gabetzen zituen zera. Bainan, ttipi izan dadin traba ala handi, baztertzen baduzu eta osoki garaitzen, galdatua ardietsiko duzu.

 

        3. Alabainan, bihotzaren erditik zure burua Jainkoari eman bezain laster, eta, zure nahikari jauzteka zabiltzatener uko eginik, Jainkoaren eskuetan jartzen ziren bezain sarri, Jainkoari josia zitazke eta bake handi baten jabe: deus ez baitzaitzu gozoago ez laketago idurituren Jainkoaren nahi sainduaren egitea baino.

        Nork ere baitu, laño bihotza, bere xedea Jainkoari buruz altxaturen, lurreko zerentzat duen atxikimendu makurra edo herra nork ere baitu bere bihotzetik hustuko, khartsutasunaren graziaren ukaiteko gai ditake hura. Jainkoak, ezen, untzi garbietarat du bere grazia husten.

        Zonbat osokiago baitio gizonak munduari uko egiten, bere burua gutietsiz ahanzterainokoan, hanbat lasterrago zaio grazia etortzen eta nasaikiago sartzen, hanbat gorago ere dio bihotza altxatzen, lokarriak huni mozturik.

 

        4. Orduan ikusiko du ikusten ez zuena, ontasun ibaian izanen da eta zabalduko zaio bihotza, Jainkoa berekin duelakotz eta bera behin bethikotz Jainkoaren eskuetan delakotz osoki jarri.

        Horra nola Jainkoak saristaturen duen Jainkoa bihotzaren erditik bilhatzen duen gizona eta bere arima haren eskuetarik alferretan ukan ez duena. Holako gizonak, komuniatzen duelarik, Jainkoarekin bat egiteko grazia handia du merezi, ez dituelakotz bere kontsolamendua eta atsegina bilhatzen, bainan ba, atsegin eta kontsolamendu guziak baino lehen, Jainkoaren ospea eta ohorea.

 

aurrekoa hurrengoa