www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

2. KAPITULUA

 

Nork bere burua behar duela gutietsi.

 

        1. Jitez eta izaitez gizon guziek ikasi nahi dute; bainan, Jainkoaren beldurra gabe, zer on duke ikasteak?

        Jainkoaren zerbitzari xume bat, hau izanikan ere laborari, duda-mudarik gabe nagusi zaio, bere arimaz ezazoldurik, izarrer so dagon jakintsu urgulutsuari.

        Bere jitea ontsa ezagutzen duenak, bere burua gutiesten du eta gizonen laudorioez den gutienik ez da kilika.

        Lurreko zer guziak jakinik ere gogoz, karitaterik ez banu, zer probetxu nuke, nere obretarik jujatuko nuen Jainkoaren begietan?

 

        2. Ikasteko gutizia soberarik ez ukan, horrek baitauka gogoa barreiaturik eta enganaturik.

        Jakintsuen atsegin handiena, jakintsu agertzea eta gizon argituak direla entzutea. Bada gauza frango, arimarentzat on guti baizik edo batere ez dutenak. Handizki zoro, zerurat deraman jakitatea bazterrerat utzirik, gauza hoier begiak landaturik daudenak. Ez du elhasturiak asetzen arima; bizitze zuzenak du gogoa jabaltzen, eta kontzientzia garbiak fidantza handia emaiten Jainkoa baitan.

        3. Zonbat gehiago baitakizu eta hobeki, hanbat garrazkiago zitu Jainkoak jujaturen, non ez ziren are saindukiago bizi.

        Zure jakitateaz eta antzeaz ez ar beraz aho betheka; izaitekotz, ukan argiez egon ikharetan.

        Zer-nahi badakizula eta kasko ona duzula iduri balin bazaitzu, ez dakizunik biziki gehiago badela jakin zazu. Kopeta ez goregi altxa; aithor izaitekotz deusik ez dakizula. Huni edo hari nagusi zirela zendako uste duzu, zu baino jakintsuagorik eta Jainkoaren legeetan trebeagorik hoinbertze izanki-ta bazterretan?

        Zure onetan zerbait jakin nahi duzu eta ikasi? Izan zite gordegura eta deus ez zirela utz zazu jendea erraiterat.

 

        4. Huna erakaspen handien eta beharrena: nork bere buruaren ezagutzea eta hastiatzea. Nork bere buruaren gutiestea eta bertzeenaren bethi handiestea: hori, hori gain gainetik zuhur eta saindu izaitea.

        Norbait ikusten bazinu ere agerian huts baten egiten, huts hori handia izanikan ere, zeure burua ez zinuke hobetzat iduki behar, ez baitakizu noiz arte diraukezun ongian zuhauk. Guziak erorkor, bainan sinets zu baino ahulagorik ez dela nehor.

 

aurrekoa hurrengoa