www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

10. KAPITULUA

 

Mundua oinkaturik
Jainkoaren zerbitzatzea gozo dela.

 

        1. ARIMAK. Berriz ere mintzatuko nitzaitzu, Jauna, eta ez niz solasetik baratuko. Zeru gorenean den nere Jainko Errege Jaunari erranen diot: Zure beldur direnentzat daukazun gozoa, Jauna, zoin den handia eta nasaia! Maite zituztenentzat zer daukazu bada; zer, beren bihotz guziaz zure zerbitzuan daudenentzat?

        Zinez ezin erranezkoa da eta ezin gozoagoa, maite zituztener othoitzaz emaiten diozuten atsegina. Zure amodioaren gozoa erakutsi dautazu, ez nuen bizia eman dautazularik; zutarik urrun egokita zure zerbitzurat deitu nuzularik eta maita zitzatan dautazularik manatu.

 

        2. O bethiereko amodioaren ithurburua! Zer erranen dut zutaz? Nola ahanzten ahalko zitut, zu nitaz orhoitzeko aski ona izan zirenean, nihauk nere arima eihartzerat eta hiltzerat utzia nuelarik? Zure zerbitzariaz urrikaldu zira, berak uste zuen baino amultsukiago; zure grazia eta adiskidantza eman daizkotzu, hartze zituen baino nasaikiago.

        Grazia horrentzat zer bihurtuko dautzut? Ez dute orok, utzirik guziak eta munduari uko eginik, komentuan sartzeko grazia. Handi othe da zerbitza zitzatan zu, kreatura guziek zerbitzatu behar zituztena?

        Zure zerbitzari izaitea ez zait handi behar; bainan hauxe behar zait handi eta harrigarri: nola ni, hoin ezdeus eta onik-gabea, nuzun zerbitzaritzat nahi eta nola nuzun zure zerbitzari maiteen artean ezarri.

 

        3. Ditutanak oro, zure zerbitzatzeko dituzketan ahal guziak, zuk emanak ditut. Eta bizkitartean zer ari zira? Zuk gehiago zerbitzatzen nuzu, nik zu baino.

        Horra hor zeru-lurrak, gizonaren zerbitzuko zuk eginak, zuk manatu guziak egun oroz egiten baitituzte. Eta hori guti zaitzu oraino: gizonari aingeruak eman daizkotzu zerbitzari. Bainan emaitza guzier nagusi dena, gizona zuhauk nahi duzu zerbitzatu, eta, zuhau emaitzaz haren izanen zirela, diozu hitzeman.

 

        4. Ehun ongi hoientzat nik zer dautzut bihurtuko? Ai! nere bizi guzian zerbitza ahal bazindezat! Egun bakhar bat zure behar bezala zerbitzatzeko on banintz! Zinez guziek zerbitza zitzaten zor zaitzu; zor, ohore guziak eta bethiereko laudorioak. Zinez nere nagusia zira eta ni zure zerbitzari ezdeusa; behar zitut beraz nere indar guziez zerbitzatu eta, behinere unhatu gabe, goretsi. Hori baita nere nahikundea, nere tirria, emadazu othoi hortaratzeko eskas duketan grazia.

 

        5. Ohore eta ospe handi, zure zerbitzatzea eta zure gatik bertze guzien oinkatzea. Zure zerbitzu sainduan gogotik ari direnek, sari handia dukete. Zu maitez atsegin lurtiar guziak ostikatzen dituztenak, Izpiritu Sainduaren kontsolamendu gozoenez jabetuko dira. Zure gatik bizitze hertsi bati lotzen direnek eta mundu huntako zurruburru guzier uko eginik daudenek, gogo-bihotzak handizki libro dituzkete.

 

        6. O Jainkoaren alderako zerbitzu maitagarri eta gozoa, gizona librotzen eta saindutzen duena! Oi komentuetako bizitze saindua, gizona aingeruer parekatzen duena, Jainkoari laket eta debruari higuin zaiona, giristino guzientzat ohoragarri dena! O ezin aski bilha eta gutizia ditaken esteka, ontasun guzier nagusi den Ongia merezitzen daukuna, bai eta emaiten bethiereko zoriona!

 

aurrekoa hurrengoa