www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

16. KAPITULUA

 

Egiazko zoriona Jainkoa baitan
behar dugula bilhatu.

 

        1. ARIMAK. Nere zorionarentzat gutizia dezaketana edo asma, ez dut bizi huntan igurikatzen, bainan ba bertzean. Lurreko zorion guziaren jabe banintz, munduko atsegin guziak goza ahal banitza ere, segur ez lezaketatela luzaz iraun. Ezin duket beraz zorion osorik, ez eta bozkario osorik, jende xumeak laguntzen eta aphalak gerizatzen dituen Jainkoa baitan baizik.

        Nere bihotza, igurika zazu aphur bat, igurika Jainkoak hitzemana, eta zeruan dituzketzu ongi guziak gaindika. Lurrekoen ondotik zilegi den baino goseago balin bazabiltza, zeruko bethierekoak ditutzu galduren. Balia zite hetaz; hotaz baizik ez haatik tirria. Edozoin izan dadin, ontasun iragankorrak ez zitzazke ase, Jainkoak ez zituelakotz gozatzeko egina.

 

        2. Lurreko ontasun guziak eskuko bazinitu ere, ez zinitazke zoriontsu hortako. Bainan zure zorion osoa, guziak egin dituen Jainkoar datxiko: ez mundutiar ergelek asmatzen eta gutiziatzen duten zoriona, bainan Jesusen zerbitzari onek igurikatzen eta bihotz khartsu garbiek aitzinetik artetan jastatzen dutena. Hok ezen zeruan bizi dira jadanik.

        Mundu buntako atseginak, huts eta laburrak; zorion gozoa eta egiazkoa, Jainkoak emaiten daukuna.

        Gizon khartsuak berekin dakar bethi Jesus, bere kontsolatzalea, eta hunela mintzo zaio: orotan eta bethi, Jesus Jauna, hel zakizkit. Gizonetarikako kontsolamenduez gabetua izaitetik, eta heien eskasaren gogo onez hartzetik bedi nere kontsolamendua. Eta zureak huts-egiten badaut, Jauna, zure nahia eta zuk igorri nahigabe zuzena bekizkit atseginetarik han diena: ez baitzira ba hasarre izanen bethi eta zure dixiduek ez baitute iraunen mende.

 

aurrekoa hurrengoa