www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

12. KAPITULUA

 

Atsegabearen onaz.

 

        1. On dugu, noizetik noizerat, atsegabe eta nahigabe zonbaiten jasaitea, gizona bere-baitaratzen baitute ardura, gogoratzen diotelakotz bidekari bat dela eta lur huntako zeretarik ez duela igurikatzeko deus.

        Artetan aiherkunde zonbaiten jasaitea on dugu; on ere, bertzeek gu baitan behar ez bezalako zer asko eta eskasia badela uste ukan dezaten, gu xede hoberenekin eta zuzenki bagabiltza ere. Nahigabe hoik maiz on ditugu umil egoiteko eta urgulutik begiratzeko: gizonek erdeinatzen gituztelarik eta ez direlarik guri fida, orduan dugu Jainkoa gure bihotzaren lekukotzat nahiago.

 

        2. Hortakotz gizonak behar luke Jainkoari hainbertzetaraino bermatu non, ez bailuke gizonen kontsolamenduen ondotik ibiltzerik. Xede oneko gizonari sor dakiola nahigabe, tentazione, gogoeta tzar, orduan da ohartzen Jainkoaren zer beharra duen: Jainkoa gabe ongi ttipienaren egiteko ez dela. Orduan ere da histen eta hasperenka othoitzari lotzen, jasaiten dituen atsegabeen gatik. Orduan luzazegi bizitzea hastio du, herioari minki hel egiten dio, hil bezain laster Jesusekin izaitea gatik. Orduan ere da ohartzen ontsa lur huntan ezin ditakela sosegu ez bake osorik.

 

aurrekoa hurrengoa