www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

12. KAPITULUA

 

Pazientziaren biltzeaz eta azturen hezteaz.

 

        1. ARIMAK. Jainko Jauna, pazientziaren behar handitan nizala ikusten dut; ezen, bizi huntan, hanitz nahigabe gertatzen da. Bakeaz jabetzeko nahi dutana eginik ere, nere bizia ez ditake gudurik eta bihozminik gabe izan.

        2. JESUSEK. Hala da, nere haurra. Ez dut nahi gudurik edo bihozminik gabeko bakearen ondotik ibil ziten, bainan sinets dezazun, atsegabeek ezarriko zituztenean iraulirik eta nahigabeek porroskaturik, orduan duzula zu baitan bakea. Ez dezakezula hanitz jasan balin baderasazu, purgatorioko sua nola jasanen duzu bada?

        Bi gaitzetarik ttipiena hautatu hehar bethi: bethiereko oinhazetarat ez erortzekotz beraz, lehia zite oraiko gaitzen gogo onez jasaiterat Jainkoaren gatik. Zer uste duzu, mundutiarrek deusik ez dutela edo deus guti dutela jasaiteko? Holakorik ez duzu ikusiren, atseginean igerika dabiltzanen artean ere.

 

        3. Bainan, diozu, hanitz atseginen jabe dira, nahi dutena egiten dute, eta hola arintzen zaizkote beren nahigabeak.

 

        4. Hala biz; eman dezagun nahi dutena badutela. Bainan noiz arte uste duzu iraunen duela? Lur huntan atseginez okituak daudenak, khea bezala dira itzaliko eta heien mukurruaz batere ez orhoituko. Bizi direno ere, heien atseginek ez dute kirestasun, beldur ez ilhundura eskasik.

        Alabainan zertan ere baitute kausitzen atsegin, hartan ere dute ardura nasaiki biltzen bihozmin.

        Zuzen da, beren atseginak bilhatu ondoan negurririk gabe hartzen-eta, nahasdurarik eta ilhundurarik gabe ez ditzaten goza. Oi zoin laburrak, zoin gezurrezkoak, zoin makurrak, zoin ahalgegarriak diren heien atsegin guziak! Bizkitartean, hordi eta itsu direlakotz, ez dira ohartzen. Abere basak iduri, beren arima gal-bidean ezartzen dute atsegin ezdeus eta galgarri baten gatik.

        Zu beraz, nere haurra, zure azturer ez jarra¡; zure nahikerier egin uko zuk. Bozkaria zite Jauna baitan eta hak emanen dauzkitzu bihotzak galdatu guziak.

 

        5. Alabainan egiazki atsegin hartu nahi baduzu eta nere kontsolamenduez nasaikiago jabetu, egin uko lurreko atsegin galgarri guzier; orduan ditutzu egiazki kausituren zoriona eta kontsolamendu ezin agortuzkoak. Zonbat ere baitzira munduko atseginetarik urrunduren, hanbatenaz ditutzu nereak indardunago aurkituren eta gozoago.

        Orobat ez zira gudu ez nekerik gabe hortarat helduko: erro gaitzeko aztura bat edo bertzek poxelu egin dezazukete, bainan ohidura on batek garaituren ditu hek. Gorputza erranguraturen zaitzu, bihotzeko kharrak hezi artean. Ohiko suge tzarrak enganatu eta galdu nahiko zitu: othoitzaz da ihes igortzekoa hura, zerbait lan onetan ariz, bihotzeko athea hetsirik datxikozula.

 

aurrekoa hurrengoa