www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

6. KAPITULUA

 

Jesus maite duenaren atsegabeez.

 

        1. JESUSEK. Haurra, zure amodioa ez da aski azkarra oraino eta argitua.

        ARIMAK. Zergatik, Jauna?

        JESUSEK. Den nekerik ttipienean uzten duzulakotz hasi gauza eta gose soberarekin zabilalakotz kontsolamenduketa. Azkarki maite nuena, tente dago tentazionetan eta etsai maltzurraren saretarat ez da erortzen. Atseginetan maite nuen bezala, berdin maite nu atsegabetan.

 

        2. Zuhurki maite nuenak, emaitzari ez du hala behatzen, nola emailearen amodioari. Ukantzari baino gehiago emailearen amodioari du esker, eta emailea ukantza guziak baino gorago du ezartzen. Arraiki maite nuenak, bere onaren ithurburua ez dauka ni ganikako dohainetan; bainan, dohain guzien gainetik, ni baitan.

        Ez dira beraz zuretzat oro gal, neretzat edo sainduentzat ditutzun sendimenduak ez badira noiz edo noiz zuk nahi bezain khartsuak. Artetan sendi duzun Jainkozko khar hori, zu baitan den graziaren ondorioa da eta zeruko atseginaren aitzinetikako jasta bat bezala. Ez zaizkiola haatik sobera finka, airerat baitoa jin bezain laster.

        Bihotzeko nahikari makurrekin borrokatzea, debruaren enganio tzarrer bihur egoitea, hori da, hori merezimendu handizko bidea eta bertute gotorraren marka.

 

        3. Asmu arrotz edozoin nondik-nahi jin dakion, zure bihotza ez bedi beraz asalda. Egon tente zure hatzean, atxik hartu xede onak. Ez uste ukan begietako lillura bat dela, noiz edo noiz bihotza zeruetaraino altxatzen bazaitzu, eta gero, handik laster, bere alhapide itsusietarat erortzen. Holakoetan ez zira bada nagusi, norbaiten eskupeko zira; delako alhapideak hastio ditutzuno eta uko egiten diotzuteno zinez, merezimendu da zuretzat eta ez zira leizean.

 

        4. Jakin zazu zure etsai zaharrak zeri buruz higatzen dituen bere indarrak: zure gutizia on guzietan zuri poxelu egiteari katzakatzen da eta urrats khartsu guzietarik zure urruntzeari. Gibelatu nahi zitu sainduen gorestetik, gogoan khartsuki nere oinhazeen erabiltzetik, urrikia bihotzean zure bekatuez orhoitzetik, behar bezala zure bihotzaren zaintzetik eta bertutean aitzinatzeko hartu xedeari jarraikitzetik.

        Gogoeta tzar hanitz ereiten du zure bihotzean, zure lotsatzeko eta atsegabeen azpian zure lehertzeko, othoitzetik eta liburu khartsuen irakurtzetik zure urruntzeko. Higuin du zure bekatuez egiten duzun aithor umila, eta ahal balu, komunione saindutik bethierekotz urrunt zintzake.

        Etsai haren beldur ez izan, ez ikharan egon hurbil dakizun, zu galdu nahiz bere arteak maiz hedatzen badauzkitzu ere. Eman nahi dauzkitzun gogoeta tzar, ahalgegarriak, utz haren gain. Errozu: hoakit, izpiritu likitsa; ahalgez gorri hadi, hizan bezalakoa; holako solasen niri sakatzeko, barnea ez bide duk guti ustela. Ttattolatzale okaztagarria, hoakit urrun nitarik; den gutieneko lotkiarik ez dukek ni baitan hiretzat; eta Jesus nere ondoan atherako baitzaik gudulari gaitza, geldituko hiz ilhaundurik hi. Nahiago diat hil oinhaze handienen erdian, hiri nere baia eman baino. Ixil hakit, ago ixilik, ez hut gehiago entzunen, nahi dukana eginik ere nere durduzatzeko.

        Jainkoa da nere salbamendua eta nere argia, noren beldur nitake? Armadak oldar balitzaizkit ere lerroka, ez lezaketet bihotza izi. Jesus da nere laguntzale eta salbatzalea.

 

        5. Soldado bipil baten pare, guduka zite; noiz edo noiz ahuleziaz erortzen bazira, aitzinean baino indar handiago bat bil zazu, nere grazia nasaikiago ukanen duzula fidaturik; oroz lehen zure burua begira zazu bere alderako zurikeriatik, nola urgulutan sartzetik. Hortarik dira hogoi-ta bortz gal-bidean sartzen eta, zonbait aldiz, kasik ezin sendatuzko itsumendurat erortzen. Beren buruari zoroki fidatzen direnen erortze hori balia bekizu, zuhau erne eta umil egoiteko bethi.

 

aurrekoa hurrengoa