www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

5. KAPITULUA

 

Jainkoaren alderateko amodioaren
ondorio miresgarriez.

 

        1. ARIMAK. Benedikatzen zitut, nere zeruko Aita, Jesus nere Jaunaren Aita, zeren ni bezalako herresta batez orhoitzeko aski ona izan ziren. Oi urrikalmenduaren Aita eta kontsolamendu guzien Jainkoa, eskerrak zuri, zeren, nahiz ez gai, zure gozaldiekin azkartu nuzun noiztenka.

        Benedikatzen zitut bethi, zure Seme bakotxarekin eta Izpiritu Saindu kontsolatzalearekin orozbat menderen mendetan goresten zitutala.

        O Jainko Jauna, hain minki maite nuzuna, nere barne guzia bozkarioz jauziko da, nere bihotzerat jautsiko zirelarik. Zu zira nere ospea eta nere bihotzeko atsegin bethea; zu, nere esperantza eta ihes-lekua nere egun gaixtoetan.

 

        2. Bainan ahulki maite zitutalakotz oraino, eta bertutea eskaxko dutalakotz, zure laguntzaren eta kontsolamenduen beharretan niz. Zato beraz ardura ni ganat, zure erakaspen sainduetan nere argitzeko; garbi nezazu nere jaidura tzarretarik, amodio makur guzietarik senda nezazu: bihotza hola sendo eta garbi, zure maitatzeko gai izan nadin, nahigabe guzien jasaiteko indartsu, bururaino irauteko azkar.

 

        3. Ba, zerbait handirik da amodioa, ontasun bat ontasun guziez goragokoa: hak bakharrik ditu gauza dorpeak arintzen, haren bidez du gizonak berdin jasaiten berdin ez zaiona. Hura lagun, nekerik gabe jasaiten ditu nekeak, ezti eta gozo kausitzen kirets direnak. Jesusen alderateko amodio arraiak obra handienen egiterat sustatzen du eta bethi gauza hoberenen nahikarirat akulatzen.

        Amodioak goienerat du bere deia; lurreko gauza bihi hatek ez deratxikike beheiti. Amodioak libro nahi du eta lurtiar amodio guzietarik garbi, beldur baita hauiek ilhun dezaten; beldur, lurreko ontasuner josirik berant dadien gizona zerurako bidean, edo nahigabeak jorik eror.

        Deusik ez da amodioa baino gozoagorik, deus azkarragorik, deus goragorik, deus zabalagorik, deus atsegingarriagorik, deus betheagorik eta hoberik zeru ala lurrean amodioak Jainkoa baitu ithurburu, eta, kreatura guzien gainez-gain iganik, onik ez baituke Jainkoa baitan baizik.

 

        4. Amodio duena lasterka doa, hegaldaka doa, bazkariotan da, libro da eta deusek ez du baratzen. Oro emaiten ditu, guzien jabe izaiteko, eta orotan guzien jabe da: ororen gainetik, Izaite bakhar soberanoa baitan delakotz indar-berrikatzen, ontasun guzien ithurburuan eta ithurrian. Ez du ukantzari behatzen, bainan ontasun guziez gorago altxatzen da, emaileraino.

        Amodioak ez du maiz negurririk ezagutzen, haren kharrak gaindika irakitzen du. Amodioari deus ez zaio pizu, ez nekagarri; dezaken baino gehiagori da lotzen; ez dezakelako aitzakiarik ez du nehoiz, oro eginkizun baitauzka eta egingai. Ororen egiteko on da beraz, eta izaitez bururatzen ditu asko gauza, amodiorik gabea akit eta alferretan higa lezaketenak.

 

        5. Amodioa bethi atzarririk dago, eta lo dagolarik ere nehoiz ez lo; akiturik ere ez da akitzen, atsegabetan izanikan ere ez lotsatzen, iziturik ere ez zozotzen: hainan zuziaren argia eta suko garra goiti doatzin bezala, amodioak halaber, poxeluak bazterturik, goiti du hartzen oldar.

        Amodio duenak, hitz horren indarraren berri badaki. Sua darion arima baten kharra Jainkoraino altxatzen da, oihu sarkor hunen pare: nere Jainkoa! nere amodioa! nere zira osoki eta ni zurea!

 

        6. Nere amodioa zabal zazu eta bero, nere bihotzak ikas dezan zoin den gozo zure maitatzea, bai eta zure amodioan geza dadin eta urt.

        Zure amodioak osoki bere nezala eta nere buruaz gorago altxa bere khar biziaren indarraz. Amodiozko kantika kantatuz, nere arima jarra¡ bekizu, Jesus ona, zure loriazko goratasunerat; eta bere bozkarioak gaindi eginik zu maitez, zure goretsiaren goretsiaz ahi bedi.

        Zure zerbitzariak maita zitzala bera baino gehiago; zure gatik baizik ez dezala bere burua maita; zinez maite zituzten guziak zu baitan maita ditzala, zuk argiratu amodiozko legeak manatzen duen bezala.

        Amodio duena erne da, arrai, maitagarri, ezti eta goxo; azkar da, jasankor, jarraile, zuhur, zail, bihozdun, eta berearen ondotik ez dabil nehoiz: nork zertan baitu bere burua bilhatzen alabainan, hartan ere du hak bere amodioa galtzen.

 

        7. Amodioak bazterretarat behatzen ohi du, umila da eta zuzena; ez da malina, ez arina, ez ergelkeriari emana; jan-edanetan izariz dabil, garbitasuna begiratzen du; ez da beratz, pausatua da, gorputza hertsiki du zaintzen.

        Amodio duenak badakar jauspen buruzagien alderat; bere ustez erdeinagarri da eta zartzail. Oso osoan Jainkoari dagolarik eta ahal guziaz bethi eskerdun, Jainkoa baitan dauzka bere fidantza eta esperantza, Jainkoak behintzat utzia duela iduri zaiolarik ere: badakielakotz amodiorik ez ditakela bihozminik gabe.

 

        8. Guzien jasaiterat eta Jesusen nahiaren egiterat ez dagona, Jesusen adiskide izena ez du merezi. Jesus maitearen gatik atsegabe gogor eta kiretsenak onhartu behar ditu Jesus maite duenak, eta, zer-nahi gerta dakion, Jesusen ganik ez du berexi behar.

 

aurrekoa hurrengoa