www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

4. KAPITULUA

 

Egitekoetan behar den zuhurtzi.

 

        1. Entzuten edo asmatzen ditugun guziak ez dira sinestekoak, bainan artharekin eta aizinarekin haztatu behar dira denak, Jainkoak egin litzazken bezala.

        Deitoragarri ez denetz! bertzeetaz dioten gaizkia maiz ongia baino errexkiago sinesten dugu, hain gira ahulak. Bainan gizon osoki zuzenek nekez sinesten dituzte entzun guziak, baitakite gaizkirat lerrakor dela gizona eta bere solasetan arin.

 

        2. Gain gainetik zuhur, bere egitekoetan lasterregi ez doana eta bere asmuetan buru-gogor ez dena! Berdin zuhur, edozoinen elheak sinesten ez dituena, eta entzunak edo sinetsiak bertzeen beharrietarat abian husten ez dituena!

        Galda kontseilu gizon zuhur eta zuzener; zuhauk asmatuer eta amestuer uko eginik, bilha zu baino hobeen argiak.

        Bizitze onak du gizona Jainkoaren arabera zuhurtzen, ikusiek ikusi arau dutelarik argitzen. Nor bere baitan umilago eta Jainkoaren menago, hanbat ere hura zuhurtziaz eta bakez orotan betheago.

 

aurrekoa hurrengoa