www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

17. KAPITULUA

 

Zer dukegun hoberenik
Jainkoak ikus dezan behar dugula utzi.

 

        1. JESUSEK. Nere haurra, zutaz nahi dutanaren egiterat utz nezazu, nik baitakit zer duzun on. Zuk gizon bezala ditutzu zure gogoetak orhatzen, eta zure sendimenduak, asko gauzen gainean, bihotzaren ixurkirat daude.

        ARIMAK. Egia zuk, Jauna. Hanitz artha gehiago hartzen duzu nitaz, nihauk har dezaketan baino.

        Erorikoaren beldurtzekoa duke laster, zu beraren besoari loturik ez dagona. Jauna, nere xedeak zuzenbidean egoitekotan eta gogortuak zu baitan, egizu nitaz zure gogorat: nitaz eginen duzun guzia ez baititake izan ongi baizik. Ilhunbean nahi banuzu, eskerrak zuri; argian banuzu nahi, nere eskerrak halaber. Atseginetan nahi banuzu, eskerrak oraino; atsegabetan banuzu nahi, eskerrak berdin.

 

        2. JESUSEK. Nere haurra, hola behar duzu izan, nerekin ibiltzekotz. Atsegabearen jasaiteko gai izan behar zira, nola bozkariatzeko. Beharrean eta deus-gabe bizitzea onhartu behar duzu, nola aberats eta ausarki-dun izaitea.

        ARIMAK. Erauntsi edozoin igorririk ere zuk, Jauna, gogotik dut jasanen zure gatik. Berdin gogotik nahi ditut zure eskutik onhartu ongiak eta gaitzak, gozoak eta kiretsak, alegerak eta hitsak: eta gertatzen zaizkitan guzietan eskerrak dauzkitzut.

        Begira nezazu bekatu guzietarik, eta ez duket ez heriotzearen ez ifernuaren beldurrik. Ez balin banuzu bethikotz han harat igortzen zutarik urrun, eta hautetsien izenak dauzkan liburutik ez banuzu khentzen, bihotzeko ausikirik ere ez da min eginen dautanik.

 

aurrekoa hurrengoa