www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

11. KAPITULUA

 

Bihotzaren nahikariak
ikertu behar direla eta negurritu.

 

        1. JESUSEK. Nere haurra, gogoan ontsa hartu ez ditutzun asko gauza behar ditutzu berriz ikasi.

        ARIMAK. Zoin dira, Jauna?

        JESUSEK. Zure nahikundea behar duzu osoki nereganatu, zure burua ez maitatu batere, bainan nik nahi dutana lehiatuki obratu. Gutiziek bortizki zerabiltzate ardura, sutan ezartzen zituztela: beha ordean ontsa, nere ohoretan ari zirenetz ala gehienik zuhauren onetan. Neretzat ari bazira, nik zer-nahi mana, atsegin dukezu. Bainan zeure burua maitez den gutienik artzea, horra zerk zituen aurtikitzen eta nahasten.

 

        2. Nere ixilean zuhauk asmatu gutizier ez beraz othoi sobera jarra¡, laket zitzaitzuna edo on baino hobetzat zinaukana ondotik hastia dezazun beldurrez, bai eta urrikitan sar zitezen eginik. Onak zaizkitzun gutizier ez zira berehala jarraiki behar; ez ditutzu ere makurrak zaizkitzunak debalde utzi behar abian.

        Xede eta gutizia onetan ere emeki ibiltzea hobe duzu, lasterka ibiliz zure gogoaren ez barreiatzeko; lehia soberarekin ariz, bertzeer gaizbiderik ez emaiteko; edo, bertzeen aiherkundeak nahasirik, ez etsitzeko.

 

        3. Bainan artetan gogorki behar duzu jokatu eta gorputzaren nahikerier gizonki iharduki, gorputzak zer duen nahi edo zer ez, kasurik egin gabe; oroz gainetik gorputza nahi-t'ez iduk arimaren meneko.

        Hezi behar duzu zure gorputza eta arimaren esku-makil egoiterat hertsatu, eginbide guzien bethetzerat edo atsegabe guzien jasaiterat jar arte; gutiz deusen ez uzten, gauza xumeenen maitatzen, eta, edozoin nahigabe gerta, deusetaz ez erranguratzen ikas arte.

 

aurrekoa hurrengoa