www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

5. KAPITULUA

 

Liburu Sainduen irakurtzeaz.

 

        1. Liburu Sainduetan egia behar da bilhatu, ez hizkuntzaren ederra. Liburu Sainduak heien egileen gogo berarekin behar dira irakurri. Hetan mintzaiaren goxotasuna baino gehiago gure ona behar dugu bilhatu.

        Atsegin berarekin irakurri behar ditugu liburu khartsuak eta xumeak, nola liburu eder jakintzazkoak. Ez beha liburuaren egilea jakintsua den ala ez; irakur xoilki egia maitez. Ez beha erraileari, beha erranari.

        Gizona iragankor, Jaunaren egia aldiz bethierekoa.

 

        2. Nehor berexi gabe, asko gisaz mintzo zaiku Jainkoa.

        Liburu Sainduen irakurtzean, gure begi-luzeek daukute maiz egiten kalte, sobera nahi baitugu behatu eta bahetu, aitzina joan behar ginukelarik gelditu gabe.

        Liburu Sainduen esnea nahi baduzu xurgatu, irakur umilki, lañoki eta fedeekin, jakintsu agertzeko gutizia izpirik gabe. Sainduer galda gogotik zer dioten eta hek errana ixilik entzun. Ez gutiz utz zahar hitzak, ez baitira itsurat erranak izan.

 

aurrekoa hurrengoa