www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristoren imitazionea
Leon Leon
1929

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesu-Kristoren imitazionea, Leon Leon. Brepols, 1929

 

 

aurrekoa hurrengoa

16. KAPITULUA

 

Bertzeen itzalen jasaiteaz.

 

        1. Gure ala bertzeen baitan ezin zuzent ditzazkegunak, pazientziarekin ditzagun jasan, Jainkoak bertzela antolatu arte. Sinets zeure frogarentzat eta pazientziarentzat hola dela hobe, ezen, pazientziarik gabe, gure merezimenduek ez lukete hazta handirik.

        Halere holako hersturan Jainkoa duzu minki othoizteko, zure laguntzerat aphal dadin eta horren umilki jasaiteko ahala eman diezazun.

 

        2. Norbait, behin edo bertze abisatu ondoan, ez bada zure hartarat erortzen, harekin ez gehiago hizka, bainan bego auzia Jainkoaren gain: Jainkoaren nahia eta ospea egin ditezen bere zerbitzari guzietan, badakielakotz berak gaizkiaren oneratzen.

        Bertzeen itzalen eta hutsen pazientziarekin jasaiterat lehia zite, zuhauk bertzeer nasaiki emaiten baitiozute zer jasan. Zeure burua nahi bezala ezin molda-ta, bertzeak nola nahi ditutzu zure gogorat moldatu? Bertzeak itzalik gabe ikusteaz atsegin duzu, zeureer ez ordean uko egiten.

 

        3. Bertzeak nahi ditugu bide zuzenean garrazki ezarri, bainan guhauk erasien entzutea ere ez onhartzen. Bertzeek esku sobera ukan dezaten hastio zaiku; guk bizkitartean galdatuak oro nahi. Bertzeak nahi ditugu tinki tinkia atxikiak ikusi, guretzat denak haizu nahi ditugularik.

        Hoietarik ageri da beraz zoin bakan nahi ditugun bertzeak gure ozka berean ikusi. Guziak itzalik gabeak balira, Jainkoarentzat non noren ganik zer ginuke jasaiteko?

 

        4. Bainan Jainkoak bertzela du egin, elgar jasaiten dezagun ikas: nork bere jasaitekoa badu: nehor ez da itzal gabekorik; nehor ez osoki berez bere doakenik; nehor ez bere doi denik; nehor ez beretzat aski zuhur. Jasan dezagun beraz elgar, elgar kontsola, elgar lagunt, argi, abisa.

        Atsegabeetan da hobekienik ageri gizona. Ez gituzte bailezpada ahultzen atsegabeek, ba ordean erakusten nolakoak giren.

 

aurrekoa hurrengoa