 |
39. KAPITULUA
Gure obrak ez ditugula tarrapataka egin behar.
1. JESUSEK. Nere haurra, zure egitekoen artha bego bethi nere gain; oro antolaturen ditut, jin arau, zure onetan. Zaude nik mana, eta onik baizik ez dukezu hortarik.
2. ARIMAK. Nere egiteko guziak zure gain uzten ditut, Jauna, gogotik: nere argiekin, berdin, ez nitake urrun joan. Geroaz griƱarik gabe, orai beretik agian jarriko niz zinez zure nahi bethearen meneko!
3. JESUSEK. Nere haurra, gutiziatzen duenaren ondotik kalda soberarekin dabil maiz gizona; bainan beretu dueneko, gauza hari bertzela dio behatzen, gizonaren gutiziek ez baitiraukete luzaz gauza berari buruz; aitzitik, batetik bertzerat derabilate nahi-t'ez. Ez da gauza ttipia, segur, gauza ttipienetan ere nork bere buruari uko egitea.
4. Nork bere buruari uko egitea, bertutean egiazki aitzinatzea. Bere buruari uko egiten diona, egiazki libro da eta atherbean. Bainan ohiko etsaia, ongi guzien etsaia, guri jazarri gabe nehon ez dagoke; gau eta egun bere sare izigarriak hedatzen dauzkigu, bere burua zaintzen ez duena hetan sartu beharrez. Egon atzarririk eta egin othoitz, dio Jaunak, tentazionetan ez erortzekotz.
|
 |