www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa  

HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Eztuela nihork Sakramendu saindua kurioski sondatu behar, baina iarri behar dela Iesus-en imitatzaille humil bere sentimendua fede sakratuaren azpian emanik.

 

Iesus maitearen hitzak

 

        1. Begiratu behar zare sakramendu hondar gabeko hunen kurioski sondatzetik, eta hartaz galde alferrik egitetik, nahi ezpazare guzia dudetan ehorzi.

        Nork ere sondatzen baitu Jainkoaren maiestatea, hura lilluratuko du haren loriak.

        Jainkoak geiago daidike, gizonak endellega dezakeien baino.

        Paira diteke nihork egiten duen galde debota eta humilla, zein den egia iakin nahiz: bethi prestik dagoenean ikastera, eta dotor sainduen sentimendu garbien ondoan ibilli nahi duenean.

 

        2. Doatsua da sinpletasun galdeen bidegaitzak utzten dituen sinpletasuna, eta Jainkoaren manamenduen bide xidor ordokian, zelhaian, eta fermuan dabillana.

        Hainitzek galdu dute debozionea, gauza goraegiak sondatu nahi izan dituztenean.

        Galdegiten zaitzu ea fedea duzun, eta bizitze garbia deramazun, ez ordea ea Jainkoaren misterio gorak eta barrenak endellegatzen tutzun.

        Baldin zu baino beherago diren gauzak endellegatzen ezpaditutzu, nolatan iakinen tutzu zu baino gorago direnak?

        Jar zaite Jainkoaren azpian eta humil diozozu fedeari zure sentimendua, orduan emanen zaitzu iakintasuneko argia, on eta behar izanen duzun arauera.

 

        3. Batzuek tentamendu gaitzak izaiten tuzte fedeari eta sakramendu sainduari ukitzen zaizkon gauzen gainean, bainan ezta hekin, bai ordea etsaiaren falta egin behar.

        Eztuzula ansiarik ez iharduki zure gogoetekin, ez ihardets deabruak igortzen derauzkitzun duden gainean, bainan emezu zinetste Jainkoaren hitzei, haren sainduei, eta profetei, gero etsai gaixtoa ioanen da zure ganik ihesi.

        Hainitzetan hagitz on da Jainkoaren serbitzariak halako tentazionerik paira dezan.

        Ezen deabruak eztitu tentatzen fedegabekoak eta bekatoreak; dakiela hek bere eskuetan dadutzala, baina fidelak eta debotak hainitz moldez tentatzen tu eta penatzen.

 

        4. Zabiltza beraz fede sinple eta dudagabeko batekin, hurbil zakizko sakramenduari erreberenzia humillarekin, eta zer ere ezin endellega baitezakezu, hura utzazu fidanzarekin Jainko guziz botheretsuaren eskuetan.

        Jainkoak etzaitu enganatzen, bere buruaz sobera fida dena enganatzen ohi da.

        Jainkoa dabilla humillekin, bere burua erakusten deraue humillei, adimendua emaiten deraue xipiei, endellegua, egia, barreneko mamia agertzen deraue arima garbiei, baina grazia estaltzen deraue kuriosei eta urguilluei.

        Gizonaren arrazoina flakoa da, eta errebela diteke, ordea egiazko fedea ezin engana diteke.

 

        5. Arrazoin guzia, bilhatze edo galdegite naturala behar zaio fedeari iarraiki, ez aitzindu, ez eta kontra iarri.

        Ezen fedeak eta amorioak hemen dute garaia, eta bide estali batzuez obratzen hari dire sakramendu saindu eta guzien gaineko hunetan.

        Sekulako Jainkoak, neurrigabekoa, eta fingabeki botheretsuak egiten tu gauza handiak eta ezin sondatuzkoak zeruan eta lurrean, eta haren obra miragarrien kausitzeko biderik ezta.

        Halakoak balire Jainkoaren obrak, non gizonaren arrazoinak errazki endellega bailetza, elizate erran behar miragarriak eta ezin erranezkoak direla.

 

IESUS MARIA IOSEPH

 

        Bortz sensuak dira ikustea, dastatzea, enzutea, usnatzea, ukitzea. A. 391

 

Mr. Pouvreau a S. Víctor

 

aurrekoa