www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BORTZGARREN KAPITULUA

 

Bere buruaren konsiderazioneaz.

 

        1. Zinetste sobera ezin demokeogu gure buruari, zeren grazia eta adimendua hainitzetan eskasten baitzaiku.

        Argi guti da gure baitan, eta den aphurra ere laster galtzen dugu gure ansikabez.

        Bai eta hainitzetan eztugu sentitzen horrein itsu garela zeren.

        Hainitz aldiz gaizki egiten dugu, eta gure gaizki eginak gaizkiago eskusatzen tugu.

        Batzutan pasioneak garamatza, eta uste dugu borondate ona dela.

        Bertzeen falta aphurrak hitzez alxatzen tugu, eta gure handiagoak iragaiten tugu ixilik.

        Laster sentitzen eta pisatzen dugu zer pairatzen dugun bertzeak ganik: baina zenbat pairatzen duten gure ganik eztugu gogoatzen.

        Nihork ongi eta xuxenki mira eta pisa baletza bere obrak eluke zer iujeamendu gaiztorik eman bertzeak gatik.

 

        2. Barreneko gizonak lehen bere buruaz artha daduka, bertzeez baino, eta bere gainean begia zinetan erne dadukana, bertzeez errazki dago ixilik.

        Sekulan etzara gizon barreneko eta debot izanen, ixilik ezpazaude bertzeen egitekoez, eta beregainki zure buruari behatzen ezpadiozu.

        Zure barrenaldia eta Jainkoa gogoan tinketz badadukazu, kanpotik heldu zaitzun guziak guti ukituko zaitu.

        Non zare zurekin zeronekin etzarenean? eta diren guziak miratu ditutzunean, zure buruaz ahantzirik, zer probetxu egin duzu?

        Behar baduzu bakean eta egiazko batasunaz gozatu, bertze guziak behar tutzu largatu, eta zure burua xoilki begien aitzinean iduki.

 

        3. Halakotz hagitz aitzinatuko duzu begiratzen bazare libro munduko artha guzietarik.

        Laster eskas gertatuko zare munduan den gauzarik prezatzen baduzu.

        Eztadukazula deus ere handirik, gorarik, ederrik, gogarakorik badela zuretzat Jainkoa bera eta Iainkoa ganik heldu dena baizen.

        Egizu kontu banaloria dela zenbait kreaturarik heldu den konsolagarri guzia.

        Iainkoa maite duen arimak mesprezatzen du Iainkoa baino beherago den guzia.

        Iainko eternala, ezin neurt ditekeiena, gauza guziak bethetzen dituena xoilki da arimaren konsolazionea eta bihotzaren egiazko bozkarioa.

 

aurrekoa hurrengoa