www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HEMEZORTZIGARREN KAPITULUA

 

Denborak dakazken miseriak, Iesus-en exenpluz, gogo berdinez jasan behar direla.

 

        1. Semea, zure salbatzea gatik iautsi naiz zerutik, ez beharturik, baina karitateak erakarririk, zuk pazienzia ikas dezazun eta haran hunetako miseriak kontrako gogorik iabe jasan detzatzun gatik.

        Ezen ene iaio ordutik gurutzean hil arteraino doloreak eta atsekabeak etzaizkit faltatu.

        Eskasi handia izan dut munduko ontasunez.

        Hainitz arrankura maiz enzun dut ene kontra.

        Egin zaizkidan laidoak eta ahalkesunak mansoki hartu itut: ene onginak gatik, eskergabetasunak; ene mirakuilluak gatik, blasfemiak, eta ene dotrina gatik gaizki erranak eta falsokeriak izan ditut ordain.

 

        2. Iauna, zeren pazienziatsu izan baitzare zure bizitzean, hortan beregainki konplitzen zenduela zure aitaren manamendua; arrazoin da ni bekatore ondikozko hori pazienziaz bizi nadin zure borondatearen arauera, eta nahi duzun arteino bizitze galkor hunen karga darabilladan ene salbamendua gatik salbamenduko.

        Zeren oraiko bizia penagarri zaitalarik, badarik ere zure graziaz merezimendu handitakoa da, eta flakoentzat errazagoa eta arraiagoa zure exenpluaz eta zure sainduen urratzez.

        Hagitz ere konsolagarriagoa da lege zaharrean zen baino, zeruko athea serraturik zegoenean, eta zeruratzeko bidea ilhunago zirudien, hain gutiri gogoratzen zitzaionaz gero zeruetako eresumaren bilhatzea.

        Bai eta orduko iustuak eta salbatu beharrak ezin sar zitezkeien zeruko erresuman, zuk zure pasionea konpli, eta heriotze sakratuaren zorra paga artean.

 

        3. O zenbat esker behar derautzudan eman zeren plazer izan deraukuzun niri eta fidel guziei zure sekulako erresumarako bide ona eta zuzena erakusi.

        Zeren zure bizia da gure bidea eta zure pazienzia sainduan gaindi abiatzen gara zure gana: o gure koroa zarena.

        Ibilli ezpazinizkigu aitzinetik, eta bidea irakasi ezpazenerauku, nork izanen zuen axolarik zuri iarraikitzeaz?

        Helaz! zenbat leudezke urrun eta gibeletik, beha ezpalezate zure exenplu ederretara.

        Huna, epel gaude oraino, hanbat dotrinamendu eta mirakuillu zure ganik enzunik, ikasirik eta ikusirik; zer lizate bada halako argirik ezpagendu zuri iarraikitzeko?

 

aurrekoa hurrengoa