www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

LAUGARREN KAPITULUA

 

Iainkoaren aitzinean ibilli behar dela egiarekin eta humiltasunarekin.

 

        1. Semea, zabiltza ene aitzinean egiarekin, eta bilha nazazu bethiere zure bihotzaren sinpletasunarekin.

        Ene aitzinean egiarekin dabillana, begiraturen da inkontru gaitzetarik, eta egiak hura libratuko du enganarietarik eta gaixtoen gaizki erranetarik.

        Egiak libratzen bazaitu, egiazki libro izanen zare, eta eztuzu konturik eginen munduko elhe alferrez.

        Iauna, egia da; othoi, diozun bezala egin bekit.

        Zure egiak irakas biazat, hark begira nazala eta salbamenduko xederaino gida nazala.

        Libra nazala afekzione gaixto eta amudio desordenatu guzietarik, eta zurekin ibilliko naiz bihotzeko libertate handirekin.

 

        2. Nik irakasiko derauzkitzut, dio egiak, xuxen eta ene gogara diren guziak.

        Orhoit zaite zure bekatu damu eta urriki handirekin, eta eztakizula sekulan iduri zerbait zarela zure obra onak gatik.

        Egiaz bekatore zara eta hainitz pasionetara eramana eta korapillatua.

        Zure buruz bethi ezdeusera makurtzen zara, laster erortzen, laster benzutzen, laster asaldatzen, laster flakatzen.

        Eztuzu zertaz loria zaitezken, bainan hainitz duzu zeren gatik behar baituzu zure burua xipi iduki; ezen hagitz flakoago zare zinets dezakezun baino.

 

        3. Eztakizula beraz iduri egin behar dela kontu handirik egiten ditutzun gauzez.

        Eztadukazula deusik ere handi, prezatzeko, miretsteko, estimatzeko, laudatzeko edo desiratzeko dela, sekulako ontasun baizen.

        Guzien gainetik laket bekizu sekulako egia baitan, eta bethi higoin bekizu zure ezdeustasun handia.

        Etzarela deusen ere gatik hala beldur, nola zure faltak eta bekatuak gatik: hetaz xoilki arrankura zaite, ihes egin hetarik zeren damu geiago egin behar derautzute munduko gauzen zein ere nahi den kaltek baino.

        Batzu eztabiltza garbiki ene aitzinean baina zenbait superbiotasunek eta kuriostasunek eramanik, nahi dituzte ene sekeretuak iakin eta Iainkoaren gauza gorenetan sartu, bere buruaz eta salbamenduaz ansigabeturik.

        Horrelakoak maiz erorten dire tentazione eta bekatu handietan bere urguillukeria eta kuriostasuna gatik, zeren ni hekin kontra iarten bainaiz.

 

        4. Zarela beldur Iainkoaren iujeamenduez, ikara zaite guziz botheretsuaren koleraz.

        Etzaitezila sar Gorenaren Gainekoaren obretan hekin sondatzeko: aitzitik mira zazu zenbat gaixtokeria egin duzun eta zenbait obra on alferrez eta ansigabez utsi duzun egin gabe.

        Batzuek emaiten dute bere debozionea liburuetan, bertzeek imajinetan, kanpoko seinaletan eta figuretan.

        Batzuek maiz ahoan nadukate, gutitan ordea bihotzean.

        Batzuek finean adimenduaz argituak eta afekzionetarik garbituak izanez gogoa bethi dadukate sekulako gauzetara goititurik, nardatzen dira lurrekoez minzatzen aditzeaz, damu dute gorputzaren serbitzatzeaz bere beharkietan; hek sentitzen dute zer minzo den egiaren espiritua hekin baitan.

        Ezen hark irakasten deraue lurrekoen mesprezatzen zerukoen oneritsten, munduaz kasurik ez egiten, eta egunaz bai gauaz zeruaren desiratzen.

 

aurrekoa hurrengoa