www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMEKAGARREN KAPITULUA

 

Zein gutik maite duten Iesus-en gurutzea.

 

        1. Orai Iesus-ek hainitz ditu zeruko erresuma maite dutenak, baina guti dira haren gurutzea iasaiten dutenak.

        Hainitz du konsolazionea desiratzen duenik, eta guti, tribulazionea nahi duenik.

        Hainitz kausitzen du lagun mahaineko, baina guti barurtzeko.

        Badute guziek harekin bozteko desira, baina gutik nahi dute haren gatik edo harekin deusik pairatu.

        Hainitz darrraizko Iesus-i ogia hautsteraino, baina guti Pasionearen kalitza edateraino.

        Hainitzek ohoratzen tuzte haren mirakuilluak; eta guti darraizko haren gurutzearen laidoari.

        Hainitzek dute Iesus maite gaitzik gertatzen etzaien bizkitartean, hura laudatzen eta ohorezki aiphatzen dute zenbait konsolazione haren ganik izaiten duteino.

 

        2. Ordea Iesus maite dutenak Iesus gatik eta ez bere konsolazionea gatik, hura benedikatzen dute hala tribulazionetan eta bihotzeko hersturetan nola konsolazione handietan.

        Eta nahi ezpaleraue sekulan konsolazionerik eman, oro bat lauda lezakete eta bethi nahi liotzokete eskerrak bihurtu.

 

        3. O zenbat daidiken Iesus ganako amudio garbiak, nahasia eztenean bere buruaren alderako amudioaz edo probetxu partikularaz.

        Ez othe dira lukurari izendatu behar, bethi konsolazioneen ondoan dabiltzanak?

        Ez othe da segurtzat iduki behar bere irabazia eta probetxua bethi gogoan darabillatenak bere burua maiteago dutela Iesus baino?

        Non edirenen da Iainkoa dohainik eta ururik serbitzatu nahi duenik?

 

        4. Nihor guti kausitzen da hain espiritual non gauza guziez dagoen billusirik.

        Ezen nork aurkituko du egiazki bihotzez pobre eta kreatura guziez billusia denik?

        Urrun bilhatu behar da halakoa, eta haren prezioa munduko azken kantoinetarik ekarri behar da.

        Gizonak bere duen guzia pobrei eman badieze ere, oraino deus guti da ezta deusik.

        Penitenzia garratz egin baleza balu ere oraino deus guti da.

        Iakin ditezkeien guziak baleakizki ere, oraino urrun da perfekzionetik.

        Bertute handi eta debozione guziz irazeki bat balu ere oraino hainitz du eskas, eta hainitz hura da gauza bat zeinaren xoil behar handia baitu.

        Zer da hainitz hura? Gauza guziak utzirik bere buruari uko dagiola, bera bere ganik ilki dadilla, bere burua ganako amudiorik iduki eztezala; eta ikus dezanean egin duela egin behar zuen guzia zinets dezala eztuela deusik egin.

 

        5. Eztagiela kontu handirik, handiro estima ditekeienaz: bainan egia den bezala erran beza zerbitzari ezdeusetako dela, Egiak berak dioenaz gero: egin ditutzuenean manatuak zareten guziak, errazue serbitzari ezdeusetakoak gare.

        Orduan egiazki izanen ahal da gogoz pobre eta billusia, eta erranen ahal du profetarekin, bakoitza naiz ni eta pobre.

        Badarik ere ezta nihor aberatzago, nihor handiago, nihor zilhegiago, bere buruaren eta gauza guzien utzten, eta lekurik beherenean iartzen dakiena baino.

 

aurrekoa hurrengoa