www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HIRURGARREN KAPITULUA

 

Herioaren meditazioneaz.

 

        1. Hemengoaz laster eginen duzu, mira zazu bada nola zaudezin: Egun da gizona eta bihar ezta ageri.

        Eta munduaren begietarik ioan denean, laster ere ioaiten da haren orhoitzapena gogotik.

        O gizonaren bihotz tontoa eta gogorra, oraiko gauzak xoilki baitarabiltza gogoan eta ethorkizunekoei ezpaiteraue geiago aitzinetik behatzen.

        Zure obra eta gogoeta guzian behar zinatezke gobernatu, egun edo berehala hil-behar bazine bezala.

        Konszienzia ona bazendu etzinateke herioaren hainitz beldur.

        Hobe lizate bekatuetarik begiratzea herioari ihes egitea baino.

        Egun preparatu ezpazare, nolatan izanen zare bihar?

        Biharko eguna ezta segura, eta nondik dakizu ea biharamunik izanen duzunz?

 

        2. Zer probetxu luzeki bizitzeaz hain guti ontzen garenaz gero?

        Ah! bizitze luzeak ezgaitu bethi ontzen, aitzitik gure faltak hainitzetan emendatzen tu.

        Aigine mundu hunetan egun batez bedere prestuki ibilli.

        Hainitzek kondatzen tuzte Iainkoa gana itzuli diren geroztiko urtheak, hainitzetan ordea hekin oneramenduaren probetxua aphurra da.

        Izigarria bada hiltzea, naski perillosago izanen da luzeki bizitzea.

        Doatsu da bere heriotzeko orena bethi begien aitzinean dadukana, eta egun oroz preparatzen dena adelatzen dena hiltzera.

        Noizpait ikusi baduzu nihor hiltzen, orhoit zaite bide beretik iraganen zarela.

 

        3. Goiza denean, pensa zazu eztuzula arratsa ardietsiko; eta arratsa denean eztiozozula biharamuna zure buruari prometa.

        Zaude bada bethi prestik, eta hala bizi zaite non herioak etzaitzan ediren preparatu gaberik.

        Hainitz hiltzen diren berehala eta ustegabean; zeren nihork uste eztuen orenean ethorriko da Iainkoaren semea.

        Azken oren hura datorrenean hasia zare guziz bertze sentimendu izaiten zure bizitze iragan guziaz, eta xoil damu izanen duzu zeren hain nagi eta alfer izan zaren.

 

        4. Zein doatsu eta zuhur den nor ere orai enseiatzen baita bizitze hunetan halakoa izaitera, nolakoa desiratzen baitu kausi dadin heriotzean.

        Zeren ongi hiltzeko esperanza handi emanen du munduaren pesprezio osoak, bertutetan aitzinatzeko desir beroak, bizitze espiritualaren amudioak, penitenziaren trabailluak, obedienziaren agudotasunak, bere burua ezdeus idukitzeak, eta nahiz den atsekaberen Iesus gatik pairatzeak.

        Hainitz obra on daidikezu osasuna duzuino, bainan erituz gero, eztakit zer eginen ahal duzun.

        Guti oneratzen eta hobetzen dira erituz, hala ere errumerian maiz dabiltzanak gutitan saindutzen dire.

 

        5. Ez fida adiskideen eta urkoen gainean, eta ez luza salbamendua ethorkizunera, zeren lasterago ahantsiko zaizte gizonei uste duzun baino.

        Hobe da orai muga denean bere egitekoei behatzea, eta zerbait onik aitzinetik igortzea, ezen ez bertzean helzakitzaren gainean esperanza emaitea.

        Geronek orai zutaz artharik ezpaduzu, nork izanen du gero zure orde?

        Orai denbora handiro prezatzekoa da: orai dira Salbamenduko egunak: orai da ongi ethorria izaiteko ordua.

        Ah dolorea ordea! Eztuzu konsideratzen zer den hoberenik, zertan merezimendu geiago dukezun, ez eta nondik sekulako bizia ardiets dezakezun.

        Etorriko da denbora non egonen baitzare egun baten edo naski oren baten eske oneratzeko eta eztakit hura ardietsiko duzunz.

 

        6. Ea maiteena, mira zazu zein peril handitik, zein beldurtasun harrigarritik atherako eta libratuko ahal zaren, orai bizi bazara bethi beldur, eta egiten badiozu herioari guardia.

        Orai enseia zaite halako moldez bizitzera, non heriotzeko orenean bozkario geiago duzun beldurtasun baino.

        Ikasazu orai hiltzen mundukotz, orduan has zaitezintzat Iesusekin bizitzen.

        Ikas orai gauza guzien mesprezatzen, orduan Iesus gana libroki ahal zoazkentzat.

        Sensa zazu orai zure gorputza penitenziaz orduan Fidanza segurik ahal dukezuntzat.

 

        7. Ah erhoa! Zergatik uste duzu biziko zarela luzeki, ikusirik eztuzula hemen egun segurik?

        Zenbat enganatu dira eta gorputzetik athera dire gutien uste zutenean?

        Zenbatetan enzun duzu erraiten: hura hil da ezpataz, hura itho da, hari lepoa hautsi zaio gainetik eroriz: Bat hil da iaten zegoela, bertzea iokotan hari zela; bata suz, bertzea burdinaz; bata izurritez, bertzea ohoinek kolpaturik pikaturik.

        Manera hortan guzien azken fina da herioa, eta bizia laster iragaiten da itzala bezala.

 

        8. Nor orhoituko zutaz, zu hillez gero? nork eginen du zuretzat othoitzik?

        Egizu orai, egizu maitea, ahal dagizun guzia, zeren eztakizu noiz hillen zarenez eta zer iarraikiko zaitzun hil ondoan.

        Denbora duzunean bil tzatzu ezin hillezko aberatstasunak.

        Ez erabil gogoan zure Salbamenduaz bertzerik, idukazu artha Iainkoari ukitzen zaizkon gauzez xoilki.

        Egitzu orai Iainkoaren Sainduak adiskide, ohora tzatzu, eta zarraiste hekin obrei: arren bizitze hunetarik ilki zaitezinean sekulako egoitzetan har zaitzatentzat.

 

        9. Egizu kontu Saindurale eta arrotz bezala zarela lurraren gainean, eta eztela munduko egitekoetan dagotzun gauzarik.

        Idukazu bihotza libro eta Iainkoa gana goititurik, berdin eztuzu hemen dirauen hiririk.

        Igor tzatzu hara egun oroz zure othoitzak, hats-beherapenak, eta nigarrak zure arima ioanez gero, Iainkoa gana doatsuki iragan dadintzat.

 

aurrekoa hurrengoa