www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMABIGARREN KAPITULUA

 

Gurutze sainduaren bide zabalaz.

 

        1. Hainitzi gogor zaie hitz hau: uko egiozu zure buruari, har ezazu zure gurutzea, eta zarraizko Iesus-i.

        Ordea hagitz gogorrako izanen da azken hitz hunen enzutea: zoazkidate maradikatuak sekulako sutara.

        Zeren orai bihotz onez gurutzearen hitza enzuten dutenak eta hari gogotik darraizkonak eztire orduan beldur izanen enzun dezaten damnazioneko hitza.

        Gurutzearen seinale eta bandera hura zeruan ageriko da gure Iauna datorrenean munduaren iujeatzera.

        Orduan gurutzefikaren gainean bere bizia moldatu duten gurutzearen serbitzari guziak fidantza handirekin hurbilduko zaizko Iesus bere jujeari.

 

        2. Zergatik bada beldur zare erresumara daraman gurutzearen hartzeaz?

        Gurutzean da salbamendua, gurutzean da bizia, gurutzean da etsaietarik begiralekua, gurutzean da zeruko eztitasunen ithurria, gurutzean da arimaren indarra; bihotzaren bozkarioa gurutzean da, bertutearen punturik gorena gurutzean da, saindutasunaren konplimendua da gurutzean.

        Hitz batez ezta arimako salbamendurik ez eta sekulako biziaren esperantzarik zeruetan baizen.

        Har ezazu beraz zure gurutzea soinean, eta zarraizko Iesus-i eta sekulako bizia ardietsiko duzu.

        Hura ioan da zure aitzinean bere gurutzea zeramala, eta hil da gurutzean zure gatik, zuk ere gurutzea erabil dezazun eta gurutzean hiltzeko desira har dezazun gatik.

        Zeren harekin batean hiltzen bazare horrekin ere biziko zare; eta haren lagun eta partale bazare penetan, izanen zara lorian ere.

 

        3. Horra non guzia gurutzean eta hiltzean datzan, eta nola ezten bertze biderik biziaren eta barrenako bakearen ardietsteko gurutze sainduaren eta egunorozko mortifikazionearen bidean baizen.

        Zabiltza non nahi, bilha zer ere nahi, eztuzu gainean bide goragorik, ez beherean seguragorik kausituko gurutze sainduaren bidea den baino.

        Prepara eta ordena tzatzu gauza guziak nahi duzun eta hobeki zaitzun bezala, ikusiko duzu bethi zerbait pairatu behar duzula nahi baduzu, nahi ezpaduzu ere eta horrela bethi gurutzea aurkituko duzu.

        Zeren edo gorputzean izanen duzu min eta oinhaze, edo gogoan herstura eta atsekabe.

 

        4. Batzutan Iainkoa urrunduko da zure ganik, batzutan zureki dabiltzanek emanen derautzute zer egin, eta zein baita geiago maiz izanen zare zeroni zure unhagarri, eta guziarekin ere ezin libratuko eta ezin arinduko zare niholatako erremedioz, baina pairatu beharko duzu Iainkoak plazer duen artean.

        Ezen Iainkoak nahi du ikas dezazun tribulazionearen pairatzen konsolazionerik bat ere gabe eta humillago egin zaitezin tribulazioneaz.

        Ezta nihor bihotzean hala ukitzen Iainkoaren pasione sainduaz, nola ukitzen baita gertatu dena hark bezalakorik pairatzera.

        Gurutzea bada bethi preparatua da, eta leku guzietan zure begira dago.

        Laster egizu nora nahi, ezin itzul zakidizkeo, zeren non ere baitzabiltza, bethi zure burua darabillazu, eta bethi zure burua kausituko duzu.

        Itzul zaite goiti, itzul beheiti, itzul kanpora, itzul barrenera, non nahi edirenen duzu gurutzea eta non nahi pazienziaren beharra duzu, nahi baduzu barreneko bakea ardietsi eta sekulako koroa irabazi.

 

        5. Gurutzea iasaiten baduzu gogotik, hark iasanen zaitu eta eramanen desira duzun lekura, non ezpaita pairatzekorik izanen, ezta ordea hemen halako tokirik.

        Hura iasaiten baduzu bortxaz, hartaz egiten duzu zuretzat karga, eta zure burua geiago galkatzen duzu, eta halarik ere hura pairatu behar duzu.

        Gurutze bat etxatzen baduzu duda gaberik edirenen duzu bertze bat eta naski pisuago.

 

        6. Uste duzu itzuliko zaizkola nihor egundaino ezin itzuli zaion gauzari?

        Nork sainduetarik izan da munduan gurutzerik eta tribulazionerik gabe?

        Iesus gure Jauna bera ezta oren bat egon dolore gaberik bizi izan deino.

        Behar zen, dio eskiriturak, kristok paira lezan gurutzean, eta hilletarik bihur ledin bizirik eta horrela sar ledin bere lorian.

        Eta zu nolatan zabiltza gurutze sainduaren errege bide hunetaz bertzerik bilha?

 

        7. Iesus-en bizitze guzia izan da gurutze eta martirio ardurako bat, eta zuk errepausua eta alegrianza bilhatzen duzu?

        Enganatzen zara, bai enganatzen, bilhatzen baduzu tribulazioneen pairatzeaz bertzerik: zeren munduko bizitze hau guzia miseriez bethea da eta gurutzea inguratua.

        Eta zenbatenaz barrenago sartu baita nihor bizitze espiritualean, hanbatenaz gurutze pisuagoak maiz aurkitzen tu, zeren bere desterruak emaiten dioen pena handitzenago baitan amudioaren podorez.

 

        8. Guzia gatik ere horrela hainitz moldez penatzen dena eztago zenbait konsolazione eta sosegu gabe; zeren frogatzen baitu hainitz probetxu heldu zaiola bere gurutzearen pairatzeaz.

        Ezen haren azpian gogotik iartzen denean, tribulazionearen karga guzia ganbiatzen da Iainkozko konsolazionea baithako fidanzara.

        Eta zenbatenaz haragia senatzenago baita aflikzioneaz, hanbatenaz espiritua bortitenago da barreneko graziaz.

        Eta batzutan hanbat bortitzten da tribulazioneari eta kontrako fortunari ekartzen dioen amudioaz Iesus-en arauerako izaitea gatik, non ezpailuke egon nahi herstura eta dolore gaberik.

        Zinetsten baitu hanbatenaz Jainkoaren gogarago dela, zenbatenaz geiagorik eta gaitzagorik pairatuko ahal baitu haren amorioa gatik.

        Ezta hori gizonaren indarraren egitekoa, baina Iesus-en graziaren obra, zein hain gauza handirik egin baitezake eta egiten baitu haragi hautskorrean, non espirituan beroz besarka eta onets dezan zer ere naturalezaz higointzen baitzaio eta zeri ere baitoako ihesi.

 

        9. Ezta gizonaren oldea gurutzearen iasaitea, gurutzearen oneritstea, bere gorputzaren sensatzea gastigatzea eta serbitzuaren azpian emaitea, ohorei ihes egitea, afruntuak gogotik pairatzea, bere burua mesprezatzea, zer ere baita kalterik eta kontrakoenik onera hartzea, eta munduko ontasunik bat ere ez desiratzea.

        Hari bazare konsideratzen nor eta zer zaren, zure buruz eztaidikezu horrelakorik: baina fidatzen bazare Iainkoa baitan, indarra emanen zaitzu zerutik, eta mundua eta hara izanen tutzu azpiko eta zure meneko.

        Etzara ere ifernuko etsaiaren beldur izanen fedeaz armatua, eta Iesus-en gurutzeaz seinalatua bazare.

 

        10. Iar zaite beraz Iesus-en serbitzari agudo eta fidel bat bezala, eta lotzakizko gizon gisa zure gatik gurutzean amudio hutsez iosi izan denaz gero.

        Prepara zaite hainitz bidegabe eta kalte pairatzera bizitze ondiozko hunetan, zeren horrela eginik, hura zurekin izanen da zaren leku guzietan, eta non ere gordeko baitzara hura edirenen duzu alde.

        Hala bear da, eta ezta biderik gaitzetarik eta doloretarik ihes egiteko pairatzea baizen:

        Edan ezazu gogotik Jainkoaren kalitza, desirik baduzu haren adiskide izaiteko, eta harekin parterik ardietsteko.

        Utskitzu konsolazioneak Iainkoaren eskuetan, egin beza hetaz plazerago duen bezala.

        Ordea zu iar zaite tribulamenduen pairatzen, eta estima zazu konsolazione handi direla zuretzat.

        Ezen denbora mende hunetako penak eztira baso eta ez aski etorkizuneko loriaren merezitzeko, guziak zeronek paira ahal bazenetza ere.

 

        11. Halako puntura zaitezinean non tribulazionea ezti eta gozo ediren dezazun Iesus gatik, orduan estima zazu ongi doatzula, zeren parabisua aurkitu duzu lurrean.

        Noizeraino pisu baitzaitzu pairatzea eta nahi baituzu ioan ihesi, han arteraino gaizki izanen zara eta tribulazionearen beldurtasuna non nahi iarraikiko zaitzu.

 

        12. Iarten bazara egiten behar duzunaren egiten, erran nahi da, pairatzen eta zure buruari hiltzen, sarri hobeki izanen zara eta bakea edirenen duzu.

        Eraman izan bazina ere hirurgarren zeruraino Iondone Paulorekin, etzinateke halakotz segur eztuzula deusik pairatuko.

        Nik, dio gure Salbatzailleak, erakusi diot, zenbat pairatu behar duen ene izena gatik.

        Beraz zuri dagotzu pairatzea plazer baduzu Iesus onetsi eta bethiere serbitzatu.

 

        13. Aitzendu merezi zerbaiten pairatzea Iesus-en izenagatik! Zein loria handi lizate zuretzat! zer bozkario eman ziniezeke saindu guziei! zein exenplu on eta eder har lezake lagunak zure ganik.

        Ezen guziek gomendatzen dute pazienzia, nihork gutik pairatu nahi duelarik.

        Merezi onez zerbait aphur behar zenduke Iesus gatik pairatu, ikusirik hainitzek handiagorik pairatzen dutela mundua gatik.

        Idukazu segurtzat, bizi behar duzula ardura hiltzen den biziaz; zeren zenbatenaz hiltzenago baita nihor bere baitan, hanbatenaz hastenago da Iainkoa baitan bizitzen.

        Ezta nihor gai zeruko gauzen iakiteko iartzen ezpada nahiz diren gaitzen pairatzen Iesus gatik.

        Ezta deus ere Iainkoaren gogarago, eta zuretzat mundu hunetan hobeago, bihotz onez Iesus gatik pairatzea baino.

        Eta hautatu behar bazendu, lehen desiratu behar zenduke gaitz guzien pairatzea Iesus gatik, ezen ez hainitz konsolazionez gozatzea; zeren horrela hobeki zenduke Iesus-en iduria, eta saindu guziak bezalakoago zinateke.

        Gure merezimendua eta aitzinamendua ezta hainitz konsolazione eta eztitasun izaitea, baina bai gaitz eta herstura hainitz pairatzea.

 

        15. Berdin izan baliz bide hobeagorik eta seguragorik gizonen salbamenduko pairatzea den baino, hura gure Salbatzailleak erakusiko zeraukun hitzez eta obrez erranez eta eginez.

        Zeren hari berari zerraizkon diszipuluak, eta iarraiki nahi zaizkon guziak agerriz deitzen tu zein bere gurutzearen ekartzera dioztela: nihork nahi badu ene ondoan etorri, uko egin biozo bere buruari, berabilla bere gurutzea, eta berrait.

        Beraz gauza guziak irakurririk eta sondaturik, biz hau azken puntua: hainitz tribulazionetik iraganez behar garela-dugula Iainkoaren erresuman sartu. Biz hala.

 

aurrekoa hurrengoa