www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BORTZGARREN KAPITULUA

 

Eskiritura sainduaren irakurtzeaz.

 

        1. Egia bilhatu behar da Eskiritura sainduan, ez aharantza ederra.

        Eskiritura sainduan datzan guzia irakurri behar da egin izan den bezalako espirituarekin.

        Eskirituretan lehen bilhatu behar dugu gure arimaren probetxua, ezen ez hitzen zotillezia.

        Debozionezko liburu apalak irakurri behar ditugu gauza gorez eta barrenez minzo direnak bezain gogotik.

        Ez beha ea liburua egin duenak hainitz edo guti dakienz, bainan egia hutsaren amudioak gonbida zaitzala haren irakurtzera.

        Eztuzula ansiarik nor minzo den baina beha zazu zer den errana.

 

        2. Badoaz gizonak, bainan Iainkoaren Egia sekulakotz dago.

        Iainkoa hainitz moldez minzo zaiku nihoren begitartera behatu gabe.

        Gure iakin nahi egiak maiz paxelatzen gaitu eskiritura sainduen irakurtzean, noiz ere nahi baitugu hetan barrenegi sartu eta sinpleki iragan behar lizatekeiena sondatu.

        Nahi baduzu probetxurik ardietsi, irakur ezazu humilki, sinpleki eta fidelki, eta eztakizula sekulan burura ethor iakinsun zarelako aiphamenaren nahia.

        Egitzu zure galdeak emeki eta zaude ixil zuhurren hitzen enzuten.

        Eztakizkitzula higoin zaharren erranak eta konparazioneak, zeren eztira alferrik eta arrazoinik gabe atheratzen.

 

aurrekoa hurrengoa