www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HOGOI ETA HAMABIGARREN KAPITULUA

 

Bere buruari uko egiteaz, eta guthiziadura guzien arbuijatzeaz.

 

        1. Semea, ezin goza zaitezke libertate konpliaz, zeronek uko oso bat egiten ezpadiozu zure buruari.

        Gathibu estekatuak ohi dira deusik beretzat beregan dadukatenak, bere burua maite dutenak, guthiziosak, kuriosak, hainitz egitekotan sartu nahiak, bethi gauza guriak eta malguak bilhatzen dituztenak Iesu Kristorenak utzirik: finean hari direnak iraunen eztuen gauzarik pensatzen, ametsten eta deliberatzen; zeren galduko da Iainkoa ganik heldu ezten guzia.

        Itxexozu hitz labur eta handi huni: utzazu nahiz den guzia, eta den guzia aurkituko duzu: larga zazu guthiziadura eta edirenen duzu sosegua.

        Hori maiz erabil ezazu gogoan, eta obrez konpli dezazunean, iakinen duzu zer erran nahi duen eta gauza guziak ezagutuko tutzu.

 

        2. Iauna, ezta hori egun baten lana, ez eta haurren iokoa; aitzitik hitz labur hunetan serratzen da Giristinoaren perfekzione guzia.

        Semea, etzara bertzea aldera itzuli behar, bihotza etzaitzu berehala erori behar, gizon perfetek dadukaten darraizkon bidea aditurik: kontrara atzartu behar zare gauza goragoetara, edo ezpere ardurako desirez hatsbeherapenak aurtiki behar tutzu hek bezala sainduki bizi nahiz.

        Aitzine halakoa, aitzine etorri zeronek zure buruaren ez maitatzeko, bainan ere keinura xoilki behatzeko, eta ordenatu derautzudan aita espiritualaren borondatearen egiteko puntura, orduan zinatezke ene gogarakoa, orduan zure bizitze guzia bozkarioz eta bakez iragan zenezake.

        Hainitz gauza duzu oraino utzi beharrik, eta guziak osoki emaiten ezpaditutzu ene eskuetan, eskatzen zarena eztuzu ardietsiko.

        Konseillu emaiten derautzut urre suztaturik erosteaz ene ganik, laster aberatz zaitezintzat.

        Urre hura da zeruko zuhurzia hemen behereko gauza guziak oinen azpian aurizkitzen eta ostikatzen dituena.

        Arbuia zazu lurreko zuhurzia bai eta mundua eta zure burua ganako gogalgintasun guzia.

 

        3. Erran derautzut munduaren begietan deus guti diren gauzak erosi behar ditutzula hark handiro prezatzen dituenak emanez.

        Ezen badirudi zeruko egiazko zuhurzia xoil aphurra eta hurren ahantzia dela; hark ezpaitu bere buruaz kontu handirik egiten ez eta lurreko handiresunik bilhatzen: hura hainitzek ahoz laudoriotzen baitute, baina bere ganik urrun igortzen bere bizitze tailluaz. Badarik ere hura da harri preziatua hainitzentzat estalia.

 

aurrekoa hurrengoa