www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

HAMARGARREN KAPITULUA

 

Begiratu behar dela soberazko hitzketetarik.

 

        1. Ihes egizu munduko abarrotsetik ahal bezanbat: zeren lurreko gauzen tratuak, intenzione onez egiten bada ere, hagitz paxelatzen gaitu: zeren laster atzemaiten baigaitu banaloriak eta eramaiten.

        Nahi nuke hainitz aldiz ixil egon baninz, eta konpainietan sartu ezpaninz.

        Zergatik ordea hain gogotik solhastatzen dugu elkar, ikusirik gutitan bihurtzen garela ixil egoitera, non eztugun konszienzia zerbaitez zaurtu?

        Hargatik hain gogo idekiz iartzen gare hitz giten, zeren elkarrekiko solhasez baigabiltza elkar ganik konsolazione bilha, eta nahi baigenduke gure bihotz nahasia eta hainitz gogoeta suertez kapatua bide hartaz arindu.

        Eta atsegin handi dugu orhoitzeaz eta minzatzeaz hagitz maite edo desiratzen ditugun gauzez bai eta gure desgogorakoez arrankuratzeaz.

 

        2. Ha dolorea ordea! Hainitzetan hutsik eta alferrik hari gare zeren kanpoko konsolazione hark eztio kalte guti ekartzen barreneko eta Iainkoa gainikako konsolazionean.

        Hargatik erne egon behar da eta othoitz egin arren denbora eztoan alferrik.

        Sori bada minzatzea eta behar bada, minza zaite gauza onez eta arimari ukiten zaizkonez.

        Gure usanza gaixtoak eta aitzinamendu espiritualaz dugun ansia aphurrak hala partez egiten derauku ahoa largo eta mihia libro.

        Badarik ere gauza espiritualez elkarren artean solhas egiteak eztu arimaren probetxua guti aitzinatzen, noiz ere behintzat borondatez eta gogoz kide direnak elkarganatzen baitira Iainkoaren ohoretan.

 

aurrekoa hurrengoa