www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGOI ETA HAMAHIRURGARREN KAPITULUA

 

Jainkoaren grazia eztela balsatzen gogoa lurreko gauzetan dadukatenekin.

 

        1. Semea, ene grazia preziosa da, eztu nahi balsatu kanpoko gauzetan ez eta lurreko konsolazionetan.

        Behar ditutzu beraz graziari bidea hersten dioten guziak kendu zure ganik, nahi baduzu isur dadin zure ariman barrena.

        Bilha zazu leku gorde bat zuretzat; laket bekizu zure buruarekin bakarrik egoitea:

        Etzabiltzala nihorekin solas egiten; bainan egiozu Jainkoari othoitz debotik, zure bihotza urrikimendutsu eta konszienzia garbi idukiteko.

        Eztagizula munduaz konturik zenbat ere handia baita.

        Preza zazu Jainkoari behatzen dioten gauzetan estudiatzea eta egoitea kanpoko ibilte guziak baino.

        Zeren ezin bat da niri itxeki diazadazun eta bertan iragaiten diren plazerei zarraizten.

        Urrundu behar zare zure ezagunetarik eta adiskidetarik, eta munduko konsolazione guziak edeki behar diotzatzu zure espirituari.

        Hau da Jondone Petri Apostolu doatsuak egiten duen othoitza: Jesusen adiskide fidelak mundu hunetan egon ditezin kanpoko eta saindurale bezala munduko guthizietarik apartaturik.

 

        2. O zein findanza handi izanen duen hiltzerakoan, nor ere mundu hunetan deusi ezpaitatxeko afekzionez.

        Baina espiritu eriak eztaki oraino zer den bihotza horrela idukitea guzietarik apartaturik eta sensuetara emanikako gizonak eztu gizon barrenekoaren libertatea ezagutzen.

        Halarik ere nahi badu egiazki espiritual izan, uko egin behar deraue hala hurbil, nola urrun diren guziei; eta nihoren ere ganik ezta geiago begiratu behar bere burua ganik baino.

        Zeroni zure buruari osoki garaitzen bazaizko, bertze gainerakoak errazkiago azpirako tutzu.

        Garaitirik handiena da bere buruaren jaun eta errege iartzea.

        Ezen nork ere bere burua baitaduka bere azpiko eta meneko, hala nor guthiziak amor egin diozon arrazoinari eta arrazoinak Jainkoa guzietan obedi dezan, hura egiazki da bere buruaren nausi eta munduko jaun.

 

        3. Baldin perfekzioneko gradu hunetara heltzeko desirik baduzu, bihotz handiz hasi behar zare, eta aizkora errora eman behar duzu, zure burua gana eta ontasun partikular eta materiazko guzietara ditutzun inklinazione gordeen, estalien eta desordenatuen ebakitzeko eta atheratzeko.

        Zeren gizonak sobera desordenatuki bere burua maite baitu, handik sortzen da eta han dago errotik athera behar den guzia hurre eta halako gaitzari garaituz gero, berehala bake eta kalma handia eginen du.

        Ordea zeren gutiak enseiatzen baitira bere buruari hiltzera eta ezpaitire bere ganik kanpora osoki ilkiten, hargatik bere baithan korapillatuak daude, eta espirituz arimaz ezin alxa ditezke berak baino gorago.

        Baina nork ere desira baitu enekin trebeki ibilteko, behar ditu bere afekzione gaixto eta desordenatu guziak bildumatu, eta nahiz den kreaturari amudio partikular batez lotzeko ahal lukeien guthizia ebaki behar du eta iraitzi.

 

aurrekoa hurrengoa