www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

BEDERATZIGARREN KAPITULUA

 

Konsolazione guziez gabetzeaz.

 

        1. Ezta gaitz munduko konsolazionearen mesprezatzea Iainkoarena dugunean.

        Gauza handia eta guziz handia da indar aski izaitea bai munduko bai Iainkozko konsolazione gaberik izaiteko, eta borondate onez bihotzeko desterruaren pairatzea Iainkoaren ohoretan, bere burua deusetan ere bilhatu, eta bere merezimenduei behatu gabe.

        Zer da handirik alegera eta debozionetsu bazare, grazia heldu zaitzunean?

        Badute guziek oren haren desira.

        Plazerki aski dabilla Iainkoaren graziak ekartzen duena.

        Eta zer mirakuillu sentitzen ezpadu kargarik, nor ere guziz botheretsuak baitarama, eta guzien gaineko gidariak gidatzen baitu?

 

        2. Atsegin dugu zenbait konsolazione izaiteaz, eta nekez billuzten da nihor bere buruaz.

        Iondone Laurendi bere Apezpiku Sainduarekin garaitu zaio munduari, eder eta gozo zirudien guzia mesprezatuz.

        Emeki pairatzen zuen Iesusen amorea gatik san Sixto Aita Saindua eraman lekion, hura beregainki maite zuelarik.

        Kreatzaillearen amudioz bada gizon baten ganako amudioari garaitu zaio, eta maiteago izan du Iainkoaren borondatea munduko konsolazionea baino.

        Hala zuk ere ikazazu zerbait behar duzunik eta zenbait adiskide minduri utzten Iainkoa gatik.

        Eztakizula ere gaitzi zure adiskideak utzi zaituenean berdin badakizu guziok finean behar garela elkar ganik apartatu.

 

        3. Hagitz eta luzez behar du gizonak bere buruarekin iharduki eta gudukatu ikas dezan baino lehen garaia osorik ardietsten, eta bere gogo guzia Iainkoa gana ekartzen.

        Bere gainean permatzen den gizona, errazki erorten da munduko konsolazionetara.

        Ordea Iesus-en egiazko maitaria, eta zinezko bertute zalea eztarraie konsolazionei, eta eztabilla halako gozotasunen ondoan, aitzitik nahiago du borthizki erabilli izan eta trabaillu gogorrak pairatu Iesus gatik.

 

        4. Noiz ere bada Jainkoak emaiten baiterautzu bihotzeko konsolazionerik, hura har ezazu esker diozula; eta iakin ezazu Jainkoaren dohaina dela eta ez zuk merezirik.

        Etzaitezila alxa burupe handiz ez sobera alegera, ez fida banoki geroaren gainean; aitzitik zarela humillago eman zaitzuna gatik, zarela ere begiratuago eta beldurtiago zure obra guzietan, zeren oren hura iraganen da, eta etorriko da tentazionea.

        Konsolazionea eraman dakizunean, eztezazula berehala esperanza gal, baina zaude humilki eta pazienziarekin zeruko bisitaren begira: zeren Jainkoak eman diezakezu berriz ere konsolazione geiago.

        Etzaie hori gauza berria eta bakarra Jainkoaren bidea frogatu dutenei, zeren aldizkatzeko manera hura maiz gertatu zaie saindu handiei eta profeta zaharrei.

 

        5. Halakotz hetarik batek, grazia berekin zuenean, erraiten zuen: nik erran dut neure frankian, enaiz sekulan aldaratuko.

        Ordea grazia ioanez gero, erakustea gatik zer frogatu zuen, hunela minzo da: itzuli duzu zure begitartea ene ganik eta tribulatua egin naiz.

        Bizkitartean eztu esperanza galtzen, baina usuago dagoka Jainkoari othoiez, erraiten duela: Zure gana, Jauna, eginen dut oiu, eta ene Jainkoari eginen diot othoitz.

        Azkenean bere othoitzaren fruitua ardietsten du, eta erakusten du enzun izan dela: Enzun nau Jaunak, dio, eta urrikaldu natzaio, iauna iarri zait alde eta egin zait lagun.

        Zertan ordea? Ganbiatu tutzu ene nigarrak bozkariotara, eta alde guzietarik inguratu nauzu alegrianzaz.

        Horrela egin bada saindu handiekin, guk pobre eta flako horiok eztugu etsitu behar, batzutan bero batzutan hotz gertatzen bagare: zeren Espiritu saindua heldu da eta badoa berak plazer eta borondate duen arauera.

        Hargatik ziotzan Job sainduak: Bisitatzen duzu gizona argiaren begian, et hura berehala frogatzen duzu.

 

        6. Zertan beraz esperanza ahal duket, eta zertan fidatu behar dut Iainkoaren miserikordia handian eta zeruko graziaren esperanzan baizen?

        Ezen heldu bazaizkit ere gizon prestuak, fraide debotik, adiskide fidelik, edo ekartzen bazait ere liburu saindurik, eskiribu ederrik, edo kanta eta kopla arraik, gauza hek guziek probetxu eta gozo guti emaiten derautate grazia eztudanean, eta ene pobrezia hutsean utzia nagoenean.

        Orduan eztut erremedio hobeagorik pazienzia hartzea, eta neure burua Iainkoaren borondatearen azpian ezartzea baino.

 

        7. Eztut egundaino aurkitu hain debozionetsurik, non etzaion batzutan grazia edeki izan, edo non eztuen sentitu zenbait aldiz bere debozionea gutitzen zela.

        Ezta saindurik hain gora Iainkoa gana eraman, eta hain argitu izan denik, non lehen edo gero ezten tentatu izan.

        Zeren zenbait tribulazione Iainkoa gatik pairatu eztuenak eztu merezi altxatua izan Iainkozko kontenplazionera.

        Aitzineko tentazionea geroko konsolazionearen seinale ohi da; eta tentazionetan frogatu direnei agintzen zaie zeruko konsolazionea: garaituko denari, dio, emanen diot biziaren arbolako fruitutik iatera.

 

        8. Ordu Iainkozko konsolazionea emaiten zaio gizonari bortitzago izaitea gatik gauza gaitzen eta kontrakoen pairatzeko.

        Gero ondoan heldu da tentazionea, beldurrez sobera eraman dadin duen ontasuna gatik.

        Deabrua eztatza lo, eta haragia ezta oraino hil; hargatik etzaudezila preparatu gabe gudukatzera, zeren eskuin eta esker dabilzkitzu behin ere pausatzen eztuten etsaiak.

 

aurrekoa hurrengoa