www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN KAPITULUA

 

Konszienzia onaren bozkarioaz.

 

        1. Gizon prestuaren loriamendua da konszienzia ona beretzat lekuko izaitea.

        Duzun konszienzia ona eta bethi izanen duzu alegrianza.

        Konszienzia onak hainitz paira dezake eta miragarri da alegera atsekabeen artean.

        Konszienzia gaixtoa bethi da beldurti, eta ekurugaitz, eta eztu behin ere pausurik.

        Gozoki pausatuko duzu, zure bihotzak egiten ezpaderautzu eranzuterik.

        Etzaitezila alegera zerbait onik egin duzunean baizen.

        Gaixtoek eztute nihoiz ere egiazko alegrianzarik, eta barreneko bakerik eztute sentitzen, zeren ezpaita bakerik gaixtoentzat dio gure Iaunak.

        Erraiten badute, bakean gaude, ezta gaitzik etorriko gure gainera, nor ausartuko da guri bidegaberik egitera?

        Eztetzatzula zinets, zeren berehala iaikiko da Iainkoaren kolera, eta hekin hek eginak ezdeustuko dira, eta gogoan zerabillaten guzia haizatuko da eta galduko.

 

        2. Tribulazionetan loriatzea etzaio gaitz Iainkoa maite duen arimari: zeren horrela loriatzea da gure Salbatzaillearen gurutzea loriatzea.

        Laburra da gizonek emaiten eta hartzen duten loria.

        Munduko loriak bethi du tristezia lagun.

        Prestuen loria hekin konszienzietan dago eta ez gizonen ahotan.

        Iustuen alegrianza Iaikoaganik da eta Iainkoa baitan, eta hekin bozkarioa egiatik sortzen da.

        Nork ere egiazko eta sekulako loria desiratzen baitu, eztu mundukoaz ansiarik.

        Eta nor ere baitabilla denbora batetako loriaren bilha, eta hura ezpaitu bihotzez mesprezatzen, erakusten du zerukoa gutiago duela maite.

        Sosegu handia du bihotzean nork ere ezpaitu axolarik ez laudorioez ez akusuez.

 

        3. Errazki kuntentatuko du eta bakean iarriko konszienzia garbia duena.

        Etzara sainduago, laudatua izana gatik, ez eta gaixtoago, gaizki aiphatua izana gatik.

        Zarena zare, eta ezin zaratezke Iainkoaren aitzinean zaren baino geiago.

        Miratzen baduzu zer zaren zure baitan, eztuzu ansiarik izanen zer gizonek zutaz erraiten duten kanpoan.

        Munduak ikusten du bekokian, eta Iainkoak bihotzean.

        Munduak konsideratzen tu obrak, eta Iainkoak sondatzen du intenzionea.

        Bethi ongi egitea eta bere burua xipi idukitzea da arima humillaren egitekoa.

        Kreatura konsolazioneak arbuiatzea da garbitasun handiaren eta barreneko fidanzaren seinalea.

 

        4. Nork ere kanpotik ezpaitu beretzat bilhatzen lekukorik, erakusten du osoki iarri dela Iainkoaren eskuetan.

        Zeren Iondone Paulok dioen bezala: bere burua laudatzen duena ezta bethi laudatzekoa, baina bai Iainkoak laudatzen duena.

        Iainkoarekin ibiltea bere baitan barrena, eta kanpoan libro izaitea afekzione guzietarik da gizon barrenekoaren estatua.

 

aurrekoa hurrengoa