www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Iesusen imitazionea
Silvain Pouvreau
1669

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesusen imitacionea, Silvain Pouvreau. Hordago, 1979

 

 

aurrekoa hurrengoa

SEIGARREN KAPITULUA

 

Afekzione desordenatuez.

 

        1. Noiz ere zebaitez guthiziatzen baita gizona behar ezten legez, berehala bere baitan asaldatzen da.

        Superbioak eta abariziosak eztute nihoiz ere pausurik: bainan gogoz eta bihotzez pobre eta humil direnak gozatzen dire.

        Bere baitan osoki mortifikatua oraino ezten gizona laster tentatzen da eta benzutzen gauza aphurretan eta ezdeusetan.

        Espiritu flako duena eta haragizko eta munduko gauzetara nolazpait oraino etzina dena, nekez osoki aparta diteke lurreko guthizietarik eta hargatik maiz tristetzen da hetarik apartatzeaz eta errazki haserretzen da nihor iartzen bazaio kontra.

 

        2. Ordea behin ardietsten badu desiratzen duena, berehala konszienziaren ausikiak hura kexatzen du, eta eranzuten egiten dio, zeren iarraiki zaion bere guthiziadurari, ikusirik etzaiola deusetan heltzen bilha zebillan bakearen ardietsten.

        Bada guthizien kontra iarriz aurkitzen da bihotzeko bake egiazkoa eta ez hei iarraikiz.

        Beraz ezta bakerik haragiara, edo kanpoko gauzetara emana den gizonaren bihotzean, baina bai gizon espirituala eta Iainkoa gana pitstua baitan.

 

aurrekoa hurrengoa